Mijancas
Mijancas[1] Añanako Kuadrillan dagoen Berantevilla udalerriko herrietako bat da.
Inguru naturala eta kokapena
A-3214 errepideak herria zeharkatzen du iparraldetik hegoalderako norabidean. Hegoaldean Santurderekin egiten du muga, eta iparraldean Gaztela-Leonekin.
Garraio
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondarea
Jasokundearen Ama Birjina gurtzen den eliza, nabe bakarra eta alboko bi kaperek osatutako eraikina da. Dorreari atxikitako zilindroerdi itxurako egituran, kanpaidorrera igotzeko eskailera dago. Elizaren alde banatan hilerria zein frontoia daude.
Jaiak eta ospakizunak
Mijancasko jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira Ama Birjinaren omenez.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.