Miguel de la Quadra-Salcedo

Miguel de la Quadra-Salcedo Gaiarre (Madril, Espainia, 1932ko apirilaren 30a2016ko maiatzaren 20a) kazetaria eta jaurtiketa saioetan trebatutako atleta izan zen. Nahiz eta jaiotzez madrildarra izan, Iruñean hazi zen, eta bere burua euskal herritartzat jo izan zuen beti.[1][2]

Miguel de la Quadra-Salcedo

(2010)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel de la Quadra-Salcedo Gayarre
JaiotzaMadril, 1932ko apirilaren 30a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 2016ko maiatzaren 20a (84 urte)
Familia
AitaEstanislao de la Quadra-Salcedo y Arrieta-Mascarúa
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, atleta, telebista aurkezlea, kirolaria eta agronomia-ingeniaria
Atletismoa
Kirol diziplinak Disko jaurtiketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua90 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm1407677 IAAF: 14553774 Edit the value on Wikidata

Telmo Aldaz nafar abenturazalearen osaba zen.[3]

Bizitza

Haurra zelarik, 4 urterekin, bere gurasoekin batera Iruñera lekualdatu zen. Nekazaritzako peritu ikasketak burutu zituen, baina kirolari gisa nabarmendu zen. Mailu, disko eta xabalina jaurtiketa lehiaketetan Espainiako bederatzi txapelketa bereganatu zituen, bai eta mailu eta disko jaurtiketako Espainiako hainbat marka apurtu ere. 1960an Erromako Olinpiar Jokoetan lehiatu zen.

Xabalinan mundu marka hautsi zuenean, horretarako aurretik Felix Erauskin xabalina jaurtitzaileak egokitutako euskal barraren teknika erabili zuen. Teknika hori zerabilten esperientzia gabeko jaurtitzaileek eragindako arriskuaren aurrean, IAAFek bi alditan arautegia aldatu zuen, eta ez jaurtitzaileak eta ez xabalina ezin ziotela jaurtitze-noranzkoari bizkarra eman arautu zuten. Aitzakia horrekin, marka hura ez zioten baliozkotu, nahiz eta arau aldaketa geroagokoa izan.

1961 eta 1963 artean Kolonbiako Gobernuak kontratatua, etnobotanikari aritu zuen Amazonasen. 1963an, Madrila itzulita, Televisión Españolak kontratatu zuen, eta haientzat lanean Kongoko Gerraren, Vietnamgo Gerraren eta Txileko Augusto Pinocheten estatu-kolpearen berri eman zuen. Arrisku handiak jasan zituen: besteak beste, Kongon heriotza-zigorra ezarri zioten, 300 presoren fusilamendua grabatu zuelako.

Abenturaz betetako bizitza hark pertsonaia garrantzitsuen ondoan izateko aukera eman zion, eta halaxe elkarrizketatu zituen Dalai Lama, Salvador Allende, Indira Gandhi, Pablo Neruda...

Lanez lepo, 1965ean, 20.000 km egin zituen Asian. Ez zen dena lana, ordea, Marisol Azurmendirekin ezkondu baitzen Tokion.

Miguelen lan nabarmenenetakoa 1989an hasi zen, Aventura 92 telebista saioa, gaur Ruta Quetzal-BBVA. UNESCOk mundu mailako intereseko programa izendatu zuen eta 58 herrialdeetako gazteen elkartrukean datza, Iberoamerikako Geografia, Historia eta Ingurunea aztertzeko xedean. 7.000 gazte baino gehiago dira beka jaso dutenak. 1989z geroztik, ekain-uztailetako 45 egunez, 16–17 urteko gazteak joan-etorrian ibiltzen dira Amerika eta Espainia artean. 2007an, hurrengo urtean Urdanetaren jaiotzaren V. mendeurrena ospatzen zutela-eta, Ordiziako festen txupinazoaren ardura hartu zuen Miguelek, eta udaletxe azpian 7 autobusetan etorritako mundu guztiko ia 400 gazte bildu ziren.

2009ko maiatzaren 26an, Nafarroako Gobernuak Karlos III.a Nafarroakoaren domina eman zion,[4] Nafarroa ezagutarazteko egindako lanagatik.

2016ko maiatzaren 20an hil zen, 84 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz.[5]

Atletismoko kirol lorpenak

Pisu jaurtiketa

Disko jaurtiketa

Mailu jaurtiketa

Markak

Hona hemen lortutako markarik onenak:[6]

Saioak telebistan

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Los Vascos somos los mas queridos por el pueblo indigena», Deia, 2006-11-04.
  2. (Gaztelaniaz) «Fecha y lugar de nacimiento: Soy vasco-navarro desde los años 30...»
    Miguel de la Cuadrari eginiko elkarrizketa, Camel Trophy webgunean.
  3. (Gaztelaniaz) Telmo Aldazen biografia laburra, EITB.
  4. (Gaztelaniaz) «De la Quadra-Salcedo galardonado con la la Cruz de Carlos III». Europa Press.
  5. (Gaztelaniaz) «Muere a los 84 años Miguel de la Quadra-Salcedo», El Diario, 2016-05-20.
  6. (Gaztelaniaz) El Atletismo Olímpico Español. ISBN 84-604-3552-0

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel de la Quadra-Salcedo Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.