Miguel Urbán
Miguel Urbán Crespo (Madril, 1980) ekintzaile eta politiko espainiarra da. Podemos-Ahal Dugu alderdiaren fundatzaileetakoa da, eta 2015eko martxotik, alderdi honen izenean eurodiputatua, Teresa Rodríguezen ordezkapena eginda[1].
Miguel Urbán | |||||
---|---|---|---|---|---|
2019ko uztailaren 2a - Barrutia: Espainia Hautetsia: 2019 European Parliament election in Spain (en)
2015eko martxoaren 5a - 2019ko uztailaren 1a ← Teresa Rodríguez Barrutia: Espainia Hautetsia: Europako Parlamentuko VIII. Legegintzaldia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Madril, 1980ko martxoaren 26a (44 urte) | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta aktibista | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Kidetza | Podemos State Citizen Council (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Podemos Izquierda Anticapitalista (en) | ||||
miguelurban.info | |||||
Ibilbide politikoa
Zenbait GKE-tan lan egin izan du, Viento Sur aldizkarian ere bai, eta kudeatzaile izan zen Madrilgo liburudenda kooperatibo batean, La Marabuntan. Denda hori Madrilgo Lavapiés auzo madrildarrean zegoen, eta tertulia eta topaketa politikoen bilgune bilakatu zen, zeinetan Ahal Duguko geroragoko partaide eta burkide zenbait bildu ohi ziren[2][3].
Ekintzaile politiko gisa ikasleen mugimenduan hasi zen, eta gero globalizazioaren aurkako mugimenduan, Irakeko Gerraren aurkako protestetan eta M-15 mugimenduan ere parte hartu zuen. Baita ere, Euskaldunon Egunkariaren auziaren garaian, Madrilgo Egunkariarekiko elkartasun taldean partaide izan zen[4].
2011ko hauteskunde espainiarretan Izquierda Anticapitalista taldearen Madrilgo zerrendan aurkeztu zen. Alderdiak ez zuen ordezkaritzarik lortu.[5]
Podemos-Ahal Duguten barruan, sektore antikapitalista deritzon ezkerreko korrontearen ordezkari da. 2017ko otsailetik Ahal Duguko zuzendaritza nazionalean Europako idazkaritzaren kargua darama.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «El rival de Pablo Iglesias en Madrid toma mañana posesión de su escaño como eurodiputado de Podemos» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- (Gaztelaniaz) «El Lavapiés de Podemos, del almacén de frutos secos a la cafetería sin Coca-Cola» ELMUNDO (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- (Gaztelaniaz) Orúe, Eva. «Más que vender libros» infoLibre.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- «Miguel Urbán Crespo on Twitter» Twitter (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- Candidaturas proclamadas para las elecciones al Congreso de los Diputados y al Senado Boletín Oficial del Estado, 25 de octubre de 2011.