Miguel Reale
Miguel Reale (São Bento do Sapucaí, São Pauloko estatua, 1910eko azaroaren 6a -São Paulo, 2006ko apirilaren 14a) brasildar filosofo eta legelaria izan zen.
Miguel Reale | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | São Bento do Sapucaí, 1910eko azaroaren 6a |
Herrialdea | Brasil |
Lehen hizkuntza | portugesa |
Heriotza | São Paulo, 2006ko apirilaren 14a (95 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | São Pauloko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatea |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, politikaria, idazlea, poeta eta abokatua |
Enplegatzailea(k) | São Pauloko Unibertsitatea |
Kidetza | Brasilgo Letren Akademia |
São Pauloko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea. Garrantzi handiko ekarpenak egin zizkion zuzenbidearen eta estatuaren teoriei. Realek zientzia juridikoaren izaera normatiboa bere baldintza historiko eta sozialekin elkartu nahi zuen sintesi berezi batean. Halaber, kontzeptu juridikoen izaera etikoa nabarmentzen saiatu zen. Bere ekarpen teoriko nagusietako bat «hiru dimentsio dinamiko»arena da, gertaera, araua eta balioaren arteko halako lotura bat ezartzen duena, eta zuzenbidearen eta estatuaren oinarrizko ideien azterketan aplikatzen zuena. Revista Brasileira de Filosofia aldizkariaren zuzendari izan zen.
Lanik aipagarrienak: Horizontes do Direito e da História (1956); Teoria tridimensional do direito (1968); Experiencia e cultura (1977).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.