Miguel Picazo
Miguel Picazo de Dios (Cazorla, Jaén, 1927ko martxoaren 27a - Guarromán, Jaén, 2016ko apirilaren 23a) espainiar zinema zuzendaria izan zen.
Miguel Picazo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cazorla, 1927ko martxoaren 27a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Guarromán, 2016ko apirilaren 23a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Zuzenbideko ikasketak, Zinema-zuzendaritzakoak (Madrilgo Zinema Eskola Ofizialean) eta, ondoren, Psikologiakoak (Bostonen) egin zituen. Ohiko pertsonaien eguneroko bizimodua itxuraz sinplean agertzen diren tentsioak eta frustrazioak ikertu ditu trebetasun handiz. Horren erakusgarri da Miguel Picazoren lehenengo film luzea, Unamunoren izen bereko obran oinarrituriko La tía Tula (1964). Hasieran espainiar zinemagintza berriaren bideari heldu zion, eta Oscuros sueños de agosto (1967, Victor Erizerekin batera idatzia), El hombre que supo amar (1976) eta Los claros motivos del deseo (1976) filmatu zituen. Nolanahi ere, zentsura, telebistarako lan egin beharra eta filmak komertzializatzeko zailtasunak zirela medio, bertan behera utzi zuen zinemagintza, harik eta 1985ean Extramuros (1985) zuzendu zuen arte. Telebistarako egokitzapen literarioak eta haurrentzako programak egin izan ditu, besteak beste, Rinconete y Cortadillo (1971), Crónicas de un pueblo (1971) eta Cuentos de la Alhambra (1974). 1997an, Goya sari bat eman zioten, zinemagintzan egindako ibilbidearengatik.
Filmografia
Zuzendari eta gidoigilea
- 1964 La tía Tula
- 1967 Oscuros sueños de agosto.
- 1977 Los claros motivos del deseo.
- 1978 El hombre que supo amar
- 1979 Escrito en América (telefilm).
- 1982 Sonata de primavera (telefilm).
- 1985 Extramuros
Aktorea
- 1973 El espíritu de la colmena, Víctor Erice.
- 1975 El libro de buen amor, Tomás Aznar.
- 1988 Remando al viento, Gonzalo Suárez.
- 1991 La huella del crimen 2: El crimen de Don Benito, Antonio Drove.
- 1996 Tesis, Alejandro Amenábar.
- 1997 99.9, Agustí Villaronga.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.