Miguel Ortiz Berrocal
Miguel Ortiz Berrocal (Villanueva de Algaidas, Malaga, Espainia, 1933 – Antequera, Espainia, 2006) espainiar eskultorea izan zen.
Miguel Ortiz Berrocal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Villanueva de Algaidas, 1933ko irailaren 28a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Antequera, 2006ko maiatzaren 31 (72 urte) |
Hobiratze lekua | Villanueva de Algaidas |
Heriotza modua | : prostatako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Maria Cristina Blais of Saxe-Coburg Gotha and Braganza (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta margolaria |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | arte abstraktua |
Izengoitia(k) | Berrocal, Miguel Ortiz eta Berrocal, Michel |
Genero artistikoa | arte abstraktua |
berrocal.net… eta berrocal.net… | |
Biografia
Arkitekturako ikasketak egin zituen, Madrilen. Gero Italiara joan zen akuarelista-, delineatzaile- eta arkitekto-talde baten laguntzaile gisa lan egitera, eta Parisa geroxeago, ikasketak sakontzeko diru-laguntza bati esker. Italiara itzuli zenean, diseinuaren munduan murgildu zen, altzarigintzan, batez ere, eskultura aisialdietan besterik lantzen ez zuela.
1957an Parisa joan zen berriro, eta Le Corbusier ezagutu zuen. Harrezkero, alde batera utzi zuen arkitektura, eta eskultura besterik ez zuen egin. Obra handi bat egiten ari zela, zatika proiektatua, zatietako bakoitzak bizitza zuela ohartu zen, eta esperientzia horretatik abiatuta berak eskultura anizkoitza deitu zuena sortu zen. Eskultura-molde berri horren aitzindaria Maria de la O izan zen, Parisko Bienalean saria irabazitakoa.
Lan aipagarriak: David, Goliat, Romeo eta Julieta, Meninak, Sanson eta abar. 1984an erakusketa antologikoa egin zuen Espainian. Guztira 176 eskultura jarri zituen erakusgai, gaika sailkatuta: gorputz-enborrak, emakume-irudiak, irudi etzanak eta buruak, animaliak eta pertsonaiak. Ortizen eskultura nabarmenetako bat Picassoren monumentua da, ia 7 metro garai dena. Beste obra askoren artean, aipagarria da, oso ezaguna delako, Goyaren burua, izen bereko zinema-sarietan saritzat ematen dena.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel Ortiz Berrocal |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.