Miguel Okendo
Miguel Okendo Segura (Donostia, 1534 – itsasoan, 1588) itsasgizon eta militar gipuzkoarra zen, Antonio Okendo amiral ezagunaren aita.
Miguel Okendo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1534 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1588ko urriaren 2a (53/54 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | marinela eta ofizierra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Espainiako Itsas Armada |
Gradua | amiral |
Parte hartutako gatazkak | Anglo-espainiar Gerra Portuguese succession crisis of 1580 (en) |
Biografia
- 1575 - Bere ontziarekin Orango jardunean parte hartu zuen.
- 1582 – Gipuzkoako eskuadrako kapitain nagusi zela, Terceira uharteko guduan parte hartu zuen Álvaro de Bazán amiralaren agindupean. Bertan Frantziako ontziak bereganatu eta banderak ezarri zizkion.
- 1583 - Terceira uharteaz jabetu zen, kosta begiztatu eta bertan lehorreratu ondoren.
- 1588 – Juan Martinez de Rekalde bilbotarrarekin batera Itsas Armada Garaiezineko lotinant izendatu zuten, Medina Sidoniako dukearen itsasoko ezagutza falta osatu zitzaten. Okendoren ontziak su hartu zuen eta bertan behera utzi beharrean aurkitu zen. Zoritxarreko egun horretatik itzultzean, Donostian hil zen gaixorik, urriaren 1 edo 2an.
Kanpo estekak
- Catálogo de la Exposición Histórico Naval Oceanográfica Vascongada 1913an egindako erakusketa.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.