Miguel Izu

Miguel José Izu Belloso (Iruñea, 1960ko ekainaren 22a) nafar legelari eta IUN-NEBko politikaria da.

Miguel Izu


Nafarroako parlamentari

2003ko ekainaren 18a - 2007ko ekainaren 13a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VI. legealdia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel José Izu Belloso
JaiotzaIruñea, 1960ko ekainaren 22a (63 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaUNED
Nafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraklegelaria, idazlea eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ezker Batua
Euskal Herriko Karlista Alderdia
Artikulu hau politikari nafarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Izu (argipena)».

Nafarroako Unibertsitatean zuzenbidean doktoratuta eta UNEDen Politika Zientzietan lizentziatuta, abokatu eta geroago Nafarroako administrazioaren funtzionario aritu da. Administrazio Zuzenbidearen irakaslea izan da.

Politikagintzan, aitaren eraginarengatik Alderdi Karlistan hasi zen 1976 eta 1988 bitartean. Nafarroako Ezker Batuan 1993an sartu zen. Iruñeko zinegotzia eta Iruñerriko Mankomunitateko burua 1995etik 1999 arte izan zen. 2003-2007ko legegintzaldian Nafarroako Parlamentuko kidea izan da.

Hainbat liburu idatzi ditu:

  • Policía Foral de Navarra (1991)
  • Hablando sobre la autodeterminación (1999)
  • Navarra como problema. Nación y nacionalismo en Navarra (2001)
  • 15 años de Izquierda Unida de Navarra (2002)
  • El Tribunal Administrativo de Navarra (2004)
  • Sexo en sanfermines y otros mitos festivos (2007)
  • Derecho Parlamentario de Navarra (2009)
  • El régimen jurídico de los símbolos de Navarra (2011, Martin de Azpilicueta saria)
  • El régimen lingüístico de la Comunidad Foral de Navarra (2013)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.