Miguel Herrán

Miguel Ángel García de la Herrán (Málaga, Espainia, 1996ko apirilaren 25a), Miguel Herrán izenarekin ezagunagoa, aktorea eta motoziklista da. Gizonezko aktore onenaren Goya saria irabazi zuen 2016an. Oso ezaguna egin zen La casa de papel telesaileko "Río" eta Élite telesaileko Christian pertsonaiak interpretatzeagatik.

Miguel Herrán

Bizitza
JaiotzaFuengirola, 1996ko apirilaren 25a (27 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Bikotekidea(k)
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta motorcyclist (en) Itzuli
Jasotako sariak

IMDB: nm5969653 Allocine: 663410 Rottentomatoes: celebrity/miguel_herran Allmovie: p853873 Metacritic: person/miguel-herran
Twitter: herran_herran Instagram: miguel.g.herran Edit the value on Wikidata

Biografia

Miguel 1996ko apirilaren 25ean jaio zen Malagan, Espainian. Umea zelarik, Madrilera joan zen bizitzera amarekin, Chamberi auzora. Ez zitzaion gustatzen eskola, eta automobil-mekanikaria izan nahi zuen helduarora iristean.

Karrera

Daniel Guzmán aktore eta zuzendariak aurkitu zuen «espaloiko casting» bat egiten, A cambio de nada filmarentzat. Horrela, Darío rola lortu zuen, eta handik gutxira aktore berri onenaren lehen Goya saria irabazi.[1]

2017an, Atresmediak La casa de papel telesaila estrenatu zuen. Bertan, Miguelek ''Río''[2] interpretatzen dau. Telesail horretan Álvaro Morte, Úrsula Corberó[3][4], Pedro Alonso, Alba Flores aktoreak agertzen dira besteak beste.

2018. urtearen hasieran, Netflix-ek iragarri zuen Miguel Herrán Elite telesailaren parte izango zela, (Christian pertsonaia interpretatzen).[5] Gainera, urte horren apirilaren erdialdean Erroman ospatu zan See What 's Next ekitaldian, La casa de papel telesailaren denboraldi berri bat iragarki zen.[6]

2019an, La casa de papel telesailaren hirugarren zatia estreinatu zen Elite telesailaren bigarren denboraldiarekin batera. Hori dala eta Herrán ezin izan zuen bi telesail horien grabaketak bateratu; horregatik, Elite atal bakar batean agertu ahal izan zuen.[7]

2019ko irailean, Daniel Calparsoro zuzendutako lapurreta-thriller pelikula bat filmatzen hasi zen, Hasta el cielo, Jorge Guerricaechevarría gidoilarekin. 2020ko abenduaren 18an estreinatu zen film luze honetan Luis Tosar (Rogelio), Carolina Yuste (Estrella) eta Asia Ortega (Sole) ere parte hartu zuten.[8]

2020ko apirilaren 3an, La casa de papel telesailaren laugarren denboraldia atera zen eta 2020ko abuztuan telesail horren bosgarren denboraldia filmatu eta azken denboraldia izango zela jakinarazi zen.[9][10]

2021eko abuztuan, Modelo 77 grabatu zuen, Alberto Rodríguez eta Javier Gutiérrez zuzendutako filma.[11] Filma Espainiako zinema aretoetan egongo da ikusgai 2022ko irailaren 23tik aurrera.

2022ko apirilaren 1ean Daniel Guzmán zuzendutako Canallas filma estreinatu da.[12]

2022ko uztailean Los Farad filmatzen hasi zen. Amazon Prime Video-ko telesail original bat, eta bertan Oskar antzeztuko du, 80ko hamarkadan Marbella arma-trafiko batean sartuta egongo den gaztea. Mariano Barroso zuzendutako telesailean, Sara Farad bizia emango dion Susana Abaitua ere izango da.[13]

Filmografia

Zinea

Urtea Izenburua Rola Zuzendaria
2015 A cambio de nada Darío Buendía Saíz Daniel Gúzman
2016 1898. Los ultimos de Filipinas Soldado Carvajal Salvador Calvo
2017 El guardián invisible Miguel Ángel Fernando González Molina
2018 Alegría, tristeza Borja Ibon Cormenzana
2018 Tiempo después Ray José Luis Cuerda
2020 Hasta el cielo Ángel Daniel Calparsoro
2022 Canallas Brujo (gaztea) Daniel Gúzman
2022 Modelo 77 Manuel Gómez Alberto Rodríguez

Telebista

Urtea Izenburua Rola Notak
2017-2021 La casa de papel Aníbal Cortés <Rio> 41 episodio
2018-2019 Élite Christian Várela Exposito 9 episodio

Sariak eta nominazioak

Goya sariak
Urtea Kategoria Izenburua Emaitza
2016 Rebelazio aktore honena A cambio de nada Irabazlea
Idazle zinematografikoen zirkuluaren dominak
Urtea Kategoria Izenburua Emaitza
2016 Rebelazio aktore honena A cambio de nada Nominatua

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «El Goya que salvó mi vida» El Español 2016-02-10 (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
  2. (Frantsesez) «Rio» Wiki La Casa de Papel (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
  3. «ursula-corbero-and-miguel-herran-talk-about-their-romance-for-the-first-time-2017» my.creator.gr (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
  4. «ursula-corbero-loca-de-amor-por-su-miguelito-divino-2017» my.creator.gr (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
  5. (Frantsesez) «La Casa de Papel : trois des acteurs réunis dans une nouvelle série Netflix  purebreak.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
  6. (Gaztelaniaz) «Todo lo que sabemos (de momento) sobre la tercera temporada de 'La casa de papel'» www.antena3.com 2018-05-07 (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
  7. (Frantsesez) «Elite : le teaser et la date de diffusion de la série Netflix avec les stars de La Casa de Papel» purebreak.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
  8. (Gaztelaniaz) Silvestre, Por Juan. (2020-10-15). «Tráiler de ‘Hasta el cielo’, de Daniel Calparsoro» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
  9. (Gaztelaniaz) Redacción, Por Juan Arcones y. (2021-12-05). «'La casa de papel', T5: todo sobre la temporada final» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
  10. (Gaztelaniaz) «Sí, habrá quinta (y hasta sexta) temporada de 'La Casa de Papel'» El Español 2020-04-07 (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
  11. Press, Europa. (2021-07-28). «Alberto Rodríguez inicia el rodaje de 'Modelo 77', protagonizada por dos presos en la Transición» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
  12. (Gaztelaniaz) Blanes, Pepa. (2022-02-05). «'Canallas', la película de Daniel Guzmán sobre la España que sobrevive» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
  13. (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Amazon Prime Video ficha a Miguel Herrán y Susana Abaitua para protagonizar 'Los Farad'» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.