Miguel Gila
Miguel Gila Cuesta (1919ko martxoaren 12a, Madril – 2001eko uztailaren 13a, Bartzelona) espainiar umorista eta komiki marrazkilari bat izan zen.
Miguel Gila | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miguel Gila Cuesta |
Jaiotza | Madril, 1919ko martxoaren 12a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 2001eko uztailaren 13a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Les Corts Cemetery (en) |
Heriotza modua | : arnas gaixotasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, komikigilea, zinema aktorea eta karikaturagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Gazteria Sozialista Bateratuak |
Izengoitia(k) | Gila |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Errepublikako Herri Armada |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
|
Biografia
1940ko hamarkadan, Salamancako La Exedra ikasleen aldizkarian umorezko komikiak marrazten hasi zen, eta geroago Álvaro de Laiglesiak zuzendutako La Codorniz aldizkarian. Hermano Lobo aldizkarian ere lan egin zuen, baina arrakasta ezustean 1951ean iritsi zitzaion, Madrilgo Fontalba antzokian bat-bateko saio batean antzeztu zuenean, bere Espainiako Gerra Zibileko bizipenak kontatzen zituen bakarrizketaz, hartan ezkertiarra izanik, bizirik ateratzeko gorriak eta bi pasa omen zituen. 1950eko hamarkadan irratian jarduteari eta antzerkigintzari ere ekin zien.
1968-1985 artean Argentinan bizi izan zen; bertan, bere ikuskizun-bira eta bakarrizketei esker, ospe handia lortu zuen, telefono bat lagun zuela (artean hasi zen bere "Etsaia hor al dago? Jarri bedi!" esaldi ospetsuak erabiltzen). Bere bakarrizketak liburu eta diskoetan biltzen ere hasi zen, bai eta ipuinak eta umorezko pasadizoak ere.
Hil arte, egunero Bartzelonako El Periódico de Catalunya egunkarian umorezko tira bat marraztu zuen.
Idazlanak
- Un borrico en la guerra. Barcelona: Dima (1967)
- De Gila con humor, Madrid: Editorial Fundamentos (1985)
- Yo, muy bien ¿y usted?, Madrid: Ediciones Temas de Hoy, SA. (1994)
- Y entonces nací yo, Madrid, Ediciones Temas de Hoy, SA. (1995)
- Memorias de un exilio, Salamanca. Ediciones Universidad Salamanca (1998)
- Encuentros en el más allá, Madrid: Ediciones Temas de Hoy, S.A.,(1999).
- Siempre Gila: Antología de sus mejores monólogos, Madrid: Aguilar, (2001)
- Cuentos para dormir mejor, Barcelona, Planeta, (2001)
- Tipologilas, Barcelona: Círculo de Lectores, (2002).