Migel Zugaza

Miguel Zugaza Miranda (Durango, Bizkaia, 1964) arte historialaria eta museografiaz espezialista. Arte-instituzio garrantzitsuetan goi karguak bete ditu, besteak beste, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Sofia Erregina Museoan. 2002. urtetik 2017urtera arte Pradoko Museoaren zuzendaria izan da eta ordutik, berriro, Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria.

Migel Zugaza

director of Museo del Prado (en) Itzuli

2002 - 2017ko martxoaren 20a
Fernando Checa Cremades - Miguel Falomir Faus
Bilboko Arte Ederren Museoako zuzendari

1996 - 2002
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel Zugaza Miranda
JaiotzaDurango, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaLeopoldo Zugaza Fernández
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarte-historialaria
Jasotako sariak

Biografia

Durangon jaioa, haren familiak euskal kulturaren munduarekin lotura handia izan du betidanik. Haren aita Leopoldo Zugaza argitaratzile garrantzitsua zen. Historian eta Geografia lizentziaduna, Arte Historian espezializatu da Madrilgo Complutense Unibertsitatean.[1] Haren aitarekin batera erakusketen eta artearen mundua ezagutu zituen. 1994. urtean, hogeitamar urtekin, bi urtez, Sofia Erregina Museoaren zuzendariordea izendatu zuten. 1996an Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaritzara igaro zen. Instituzio bilbotarra krisialdi handian murgiltzen zen garai hartan, batez ere aldamenean Guggenheim Bilbao Museoaren irekieraz; horren ondorioz, instalazioak eta museoaren helburuak berritzeko beharrari erantzun behar zitzaion. Lan horretan 2002. urtera arte arituko da, garai horretan arrakasta handiko erakusketak antolatuz: Sorolla eta Zuloaga, Espainiar izadi hila, Bilutziaren margolaritza eta Emakume inpresionistak.[2]

Zugazaren gestioa Bilboko Museoan arrakastatsua izan zen; hori ikusita Espainiako Gobernuak, urte haietan PPren eskuetan, Pradoko Museoaren zuzendaritza eskaintzera eraman zuen. 2002. urtetik lanpostu horretan dago, Fernando Checak utzi ondoren. Orduan ere, Bilbon gertatu zitzaion moduan, museoaren modernizazioari eta egokitzeari aurre egin behar izan zitzaion: 2003an erakundearen Lege Organikoaren onespena, museoaren handitze eta modernizazio lanak, batik bat.

Politikoki nahiko babesa zabala izan du eta, nahiz eta 2004 eta 2011ko gobernu aldaketak izan, postuan jarraitu du.

Migel Zugazaren gestioaren urte hauetan garrantzi handiko erakusketak antolatu dira:

Ezkonduta, lau seme-alabak ditu.

2011ko apirilaren 19an, Bilboko Merkataritza Ganberaren proposamenaz, Bilboko Kontsularen izendapena jaso zuen.

Sariak

Bibliografia

Bakarka

Elkarlanean

  • Euskal margolariak. Pintores vascos. Alicia Fernández Lópezekin batera. Lau liburuki. Bilbo: BBK Kutxa, Kutxa Fundazioa, Caja Vital, 1993, 137 or.
  • La Imagen del Artista Retratos de artistas vascos entre dos siglos. Francisco Calvo Serallerrekin batera. Bilbo: Bilbao Bizkaia Kutxa, 1993, 141 or.
  • Itsasadarra: Merkatal Paisaia Baten Irudia Eta Ikuspena. La Ría: imagen y visión de un paisaje mercantil. Catálogo de la exposición. Aingeru Zabalarekin batera. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1993, 87 or.
  • Ibaipaisaia baten bilakaera bi mendetan zehar / Evolución de un paisaje fluvial entre dos siglos. Aingeru Zabala eta Alicia Fernándezekin batera. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1994, 93 or.
  • Andrés Nagel 1974-1995. Francisco Calvo Serallerrekin batera. Bilbo: Bilbao Bizkaia Kutxa, 1995.
  • Chillida. Bernardo Atxaga eta Fernando Huicirekin batera. Gasteiz: Udaletxea, 1995, 78 or.
  • Julio González. La Mujer Sentada. Valeriano Bozal eta Tomas Llorensekin batera, Bilboko Arte Ederren Museoa, 1996, 139 or.
  • Julio González (Femme dite "Les trois plis"). Francisco Calvorekin batera. Bilboko Arte Ederren Museoa, 1999, 48 or.
  • Prado Masterpieces: Featuring Works From One Of The World's Most Important Museums. Erica Witscheyrekin batera. Thames & Hudson Ltd, 2016, 494 or.

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.