Migel Gallastegi

Migel Gallastegi Ariznabarreta (Eibar, Gipuzkoa, 1918ko otsailaren 25a - Donostia, 2019ko urtarrilaren 4a) esku huskako pilotari profesionala izan zen. Atzelari jokatzen zuen. 1936ko ekainaren 29an, hamazazpi urte zituela, Eibarko Astelena pilotalekuan debutatu zuen. Buruz buruko txapelduna izan zen 1948, 1950 eta 1951. urteetan.

Migel Gallastegi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel Gallastegui Ariznavarreta
JaiotzaEibar, 1918ko otsailaren 25a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2019ko urtarrilaren 4a (100 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Pisua92 kilogramo
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
IMDB: nm0302658 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Asola-Igartza baserria, bere jaiotetxea, Eibarko Amaña auzoan izen bereko kalean.

Eibarko Asola-Igartza ( Asoliartza) baserrian jaio zen, Amaña auzoan. Bere garaiko umerik gehienak bezala, txiki-txikitatik hasi zen pilotan jokatzen, baina berehala ikusi zen profesional izateko gaitasun apartak zituela. 14-15 urte zituela, Isasi kaleko Kiputxanekua pilotalekuan hasi zen jokatzen eta entrenatzen; berehala, Astelenan ere hasi zen entrenatzen. Hemezortzi urte zituela debutatu zuen 1936. urtean, baina gerrak harrapatu zuen.[2] Gerra amaituta eta sasoi betean, 1940ko eta 1950eko hamarkadetan nagusi izan zen Euskal Herri osoan. Buruz buruko hiru txapelketa nagusi irabazi zituen (1948, 1950 eta 1951) eta dozenaka partida jokatu (eta irabazi) zituen bikoteen eta hirukoteen aurka.[3]

Buruz buruko finalak

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1948 Gallastegi Atano III.a 22-06 Bergarako pilotalekua
1950 Gallastegi Akarregi 22-15 Astelena
1951 Gallastegi Akarregi 22-14 Bergarako pilotalekua
1953 Barberito I.a Gallastegi (1) - -

(1) Jokatzeari uko egin zion.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.