Mielitis
Mielitisa bizkarrezurreko muinaren hanpatzea sortzen duen gaixotasuna da. Mikroorganismoek, bizkarroiek, birusek edo pozoiak sortutako gaixotasuna da.
Mielitis | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | spinal cord disease (en) ![]() |
Espezialitatea | neurologia |
Sintoma(k) | hantura |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | G04-G05 |
GNS-9-MK | 323 |
GNS-10 | G04-G05 |
GNS-9 | 323 |
DiseasesDB | 29461 |
eMedicine | article/1210688 |
MeSH | D009187D009187 |
Disease Ontology ID | DOID:322 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.Ohar medikoa
Mota askotako mielitisak ezagutzen dira:
- Poliomielitisa: muinaren gai grisari eragiten dio.
- Leukomielitisa: muinaren gai zuriari eragiten dio.
- Zeharkako mielitisa: biei batera eragiten die.
Paraplegia erako paralisia (erasoa izan duen bizkarmuinaren paretik beherako paralisia) edo paraparesia (paralisi osora iristen ez den ahultasuna) dira gaixotasun honen ondorioak. Mielitisaren bilakaera oso aldakorra da; batzuetan heriotza sor dezake egun gutxitan, eta beste batzuetan, berriz, sendatu egiten da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-01-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.