Miel Anjel Elustondo
Miel Anjel Elustondo Etxeberria (Azpeitia, 1958ko martxoaren 25a) gipuzkoar kazetaria, elkarrizketatzailea, argazkilaria eta idazlea da.[1] Hamarkada batzuk eman ditu kazetaritzan eta hamaika elkarrizketa argitaratu ditu, Argia aldizkarian eta Berrian besteak beste. Elkarrizketa horietako protagonisten argazkien sinatzailea Zaldi Ero izaten da; Zaldi Ero Miel Anjel Elustondok bere argazkiak sinatzeko erabili ohi duen goitizena da.
Miel Anjel Elustondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azpeitia, 1958ko martxoaren 25a (66 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Gasteiz |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, elkarrizketatzailea, idazlea eta argazkilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Irakaskuntzan, argitaletxe-munduan eta hainbat irrati- zein telebista-saiotan (Sautrelaren sustatzaile eta gidoilari izan da) parte hartu du.[2]
Euskarara ekarri ditu Jim Thompson idazle eta gidoilari estatubatuarraren hiru eleberri (Hiltzailea nire baitan, Amorruaren ume eta Litxarreroak), hirurak Igela etxean, eta sorkuntzan ere aritua da. Western Basque Festival (Susa, 2007) eta "William A. Douglass, Mr. Basque " (Pamiela, 2011) idatzi ditu besteak beste.[2]
Idazlanak
Narrazioa
- Kezko bola batek itoak birikak (2019, Txalaparta)
Biografiak
- William A. Douglas: Mr. Basque (2011, Pamiela)
- Gotzon Garate Goiartzun (1934-2008) (Eusko Jaurlaritza, Bidegileak,2009)[6]
- Federiko Baraibar Zumarraga (1851-1918) (Eusko Jaurlaritza, Bidegileak,2008)[7][8]
- Justina Aldalur Iruretagoiena (1922) (Eusko Jaurlaritza, Bidegileak, 2008)[9]
- Lurdes Arrieta (1958-2005) (Eusko Jaurlaritza, Bidegileak, 2008)[10][11]
- Eusebio Osa: (1936-1993) (Eusko Jaurlaritza, Bidegileak, 2008)[12][13]
Elkarrizketa
- Zozoen elea (2012, Utriusque Vasconiae)
Itzulpenak
- Heather Morris: Auschwitzeko tatuatzailea, jatorrizko izenburua: The Tattowist of Auschwitz, (2019, Alberdania)
Sariak
2022an Rikardo Arregi kazetaritza saria jaso zuen BERRIAn argitaratutako 'Tonban ehortzirik' elkarrizketa sortagatik.[14] Asmatutako bost elkarrizketa hauek argitaratu zituen sorta horretan:[15]
- «Bizkaia foral eta euskaldun bat baina arrazaz maketo, nardagarria izango litzateke» 2022-08-07.
- «Kantuan hastean hein bat lotsatua nintzen, baina ahantzia nuen berehala» 2022-08-14.
- «Mitxelenak 'Haur besoetakoa' ezin publika zezakeela jakiteak ez ninduen batere harritu» 2022-08-21.
- «Munduko prentsak hila nintzela erran zuen, baina bizirik nintzen» 2022-08-28.
- «Ez daukagu kezkarik Euskal Herria bertsolaririk gabe gelditzeko, gu isilduagatik» 2022-09-04.
Erreferentziak
- Retegi, Ariane. (2016-02-12). «Miel Anjel Elustondo. Euskal diaspora: "ezagutzen ez dena ez dugu maite"» Ikasbil (Noiz kontsultatua: 2019-02-23).
- «Libros de Miel Anjel Elustondo Etxeberria. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
- Elistondo, Miel; Blanco, Dani. (2018). «"Katedradun izateko babesa izan nuen, baina ez gizonezko gehiengoarena"» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
- «Elustondo Etxeberria, Migel Angel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).
- Elustondo, Miel A.. (2009). Gotzon Garate Goiartzun, 1934-2008. (1a. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-2986-1. PMC 733739258. (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- Etxeberria, Miel Anjel Elustondo. (2009). Gotzon Garate Goiartzun (1934-2008). BIDEGILEAK ISBN 978-84-457-2986-1. (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- Elustondo, Miel A.. (2008). Federiko Baraibar Zumarraga, 1851-1918. (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-2794-2. PMC 796248140. (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- Etxeberria, Miel Anjel Elustondo. (2008). Federiko Baraibar Zumarraga (1851-1918). BIDEGILEAK ISBN 978-84-457-2794-2. (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- Etxeberria, Miel Anjel Elustondo. (2008). Justina Aldalur Iruretagoiena (1922). BIDEGILEAK ISBN 978-84-457-2801-7. (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- Elustondo Etxeberria, Miel Anjel. (2007). Lurdes Arrieta (1958-2005). BIDEGILEAK ISBN 978-84-457-2601-3. (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- Elustondo, Miel A.. (2007). Lurdes Arrieta (1958-2005). (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-2601-3. PMC 796366468. (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- Etxeberria, Miel Anjel Elustondo. (2005). Eusebio Osa: (1936-1993). BIDEGILEAK ISBN 978-84-457-2372-2. (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- Elustondo, Miel A.. (2005). Eusebio Osa (1936-1993). (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 84-457-2372-3. PMC 796367649. (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- Otaegi Leonet, Julen; Arruabarrena, Jone. (2022-12-01). «Miel A. Elustondori eman diote Rikardo Arregi kazetaritza saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
- Elustondo, Miel A.. (2022). «Tonban ehortzirik» Berria (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Elustondo, Miel A. (2022). «Tonban ehortzirik» (Berria.eus).
- Berria.eus, «Tonban ehortzirik»: Miel A. Elustondo.
- Miel A. Elustondo. 80tik gora artikulu berria.eus egunkarian.
- Miel A. Elustondo. Artikuluak argia.eus astekarian.
- Argia.eus: Miel A. Elustondo.