Mieczysław Weinberg
Mieczysław Weinberg, baita Moisey edo Moishe Vainberg ere, errusieraz Моисей Самуилович Вайнберг, polonieraz Mieczysław Wajnberg (Varsovia, Polonia, 1919ko abenduaren 8a - Mosku, Errusia, 1996ko otsailaren 26a) poloniar jatorriko errusiar musikagilea izan zen.
Mieczysław Weinberg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Varsovia, 1919ko abenduaren 8a |
Herrialdea | Poloniako Bigarren Errepublika Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Heriotza | Mosku, 1996ko otsailaren 2a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Domodedovo Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Samuil Weinberg |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chopin University of Music (en) 1939) Belarusian State Academy of Music (en) |
Hizkuntzak | errusiera poloniera |
Irakaslea(k) | Józef Turczyński (en) Vasily Zolotarev (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta piano-jotzailea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Dmitri Xostakovitx |
Genero artistikoa | opera sinfonia |
Musika instrumentua | pianoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Eliza ortodoxoa |
Biografia
Aita musikagilea eta biolin-jotzailea zuen. Hamabi urte zituela, Józef Turczyńskiren piano-eskoletan onartu zuten Varsoviako Kontserbatorioan. Ikasketen diploma 1939an lortu zuen.
Alemaniarren inbasioaren ondorioz, Errusiara ihes egin behar izan zuen, eta Minsken ezkutatu zen. Han Vassili Andreievitx Zolotareven konposizio eskolak hartu zituen bi urtez. Weinbergen familia Varsovian gelditu zen, eta naziek akabatu egin zituzten. Alemaniarren SESBen kontrako erasoaren ondorioz, ekialderantz ihes egin behar izan zuen berriro, eta Uzbekistanera iritsi zen, Tashkentera, hain zuzen.
1942an hemeretzi sinfonietatik lehena idatzi zuen, eta Xostakovitxi bidali zion kopia bat; hark Moskura joateko eskatu zion, berarekin lan egiteko. Maisua eta ikaslea adiskide bihurtu ziren, eta noizean behin, elkarrekin jotzen zuten pianoa. Adiskidetasun hori lagungarri izan zitzaion Weinbergi sobietar buruzagien erasoen aurrean.
SESBeko judu antzezle handienaren (Solomon Mikhoels, Vovsi deitua) alabarekin ezkondu zen. Aitaginarreba hil egin zuten Stalinen aginduz 1948an, eta ondoren, emaztea hil zuten, Miron Vovsi, blusa zurien konplotean parte hartu zuen medikuaren iloba zelako. Weinberg espetxera eraman zuten, eta Xostakovitxen laguntzari esker, 1953an askatu zuten. Hainbat adiskidek eskakizun ofizialak egin zizkioten, eta Moskuko musikako inguruetan sartzen lagundu zioten.
Weinbergek hainbat partitura idatzi zituen tresnetarako, bakarlarientzako eta musikagileentzako. 1980an haren lanen zerrenda bat argitaratu zen, baina argitalpen horretan hainbat hutsune daude. Hemeretzi sinfonia idatzi zituen, koherentzia eta batasun handikoak. Ganberako musika ere aipagarria du, batez ere, harizko tresnetarako laukoteak. 1965etik 1970era bitartean, garai hartako vedetteentzako kontzertuak idatzi zituen, eta baita biolontxelo, biolin, txirula, tronpeta eta klarineterako obrak ere.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.