Michelle O'Neill
Michelle O'Neill, jaiotzez Michelle Doris (1977ko urtarrilaren 10a, Clonoe, Tyrone konderria) ipar irlandar politikaria da, 2024tik Ipar Irlandako Lehen Ministro. Ipar Irlandako Gobernuko Osasun Ministroa ere izan da, aurrez Nekazaritza eta Baserri Garapen sailekoa ministroa izan zen.
2017ko urtarrilaren 23tik Sinn Fein alderdiaren Ipar Irlandako burua da, ordurarteko Martin McGuinness alderdikidea ordezkatuz.
2024ko otsailaren 3an Ipar Irlandako Lehen Ministro bihurtu zen, 2022ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak irabazi ostean eta DUP alderdiak gobernu berria eratzeko oztopoak gainditu ostean.[1]
Erreferentziak
- «Sinn Feinekoa izango da Ipar Irlandako Gobernuko ministro nagusia, historian lehen aldiz» EITB 2024-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.