Michelle Dawson
Michelle Dawson (1961) kanadar ikertzaile eta aktibista da, autismoaren gaia jorratzen duena.
Michelle Dawson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1961 (62/63 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Bizilekua | Montreal |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | blogaria eta ikertzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
sentex.net… | |
Bizitza
1961ean jaio zen eta haurtzaroan ezin izan zuen diagnostiko zuzenik lortu. 1993an edo 1994an, autismoa diagnostikatu zioten[1][2]. Bere ziurtagiri akademiko bakarra batxilergoko titulua da[2]. 2003tik desgaitasuna duten pertsonentzako diru-laguntza jasotzen du[3].
1998an lanpostu bat lortu zuen[2] Canada Post erakundean[4] eta 2002an lan hori utzi zuen[2]. Bi salaketa aurkeztu zituen Canada Posten aurka diskriminazioagatik[5]. Lehena epaitegitik kanpo ebatzi zen. Bigarren salaketa Kanadako Giza Eskubideen Auzitegira eramandako autismoarekin lotutako lehen kasua izan zen. Dawsonek bere burua ordezkatu zuen eta irabazi zuen[3].
2004an, Laurent Mottronen ikerketa taldean sartu zen. Bere esanetan, zientzialari gehienak pertsona autisten garunak nola eta noiz hondatzen diren ulertzen saiatzen dira, baina Dawsonek uste du erabilgarriagoa izango litzatekeela nola funtzionatzen diren ulertzen saiatzea[6]. Mottronekin lankidetzan aritzen da ikerketa-artikuluak argitaratzean, eta Mottronek kalkulatu duenez, Dawsonek amaitutako lanaren % 20 inguru egiten du[7].
Artikulu bat idatzi zuen, portaera-analisi aplikatuaren (ABA terapiaren) oinarri etiko eta zientifikoak zalantzan jarriz[8]. Kanadako Auzitegi Gorenean ere ABA terapiaren beharra zalantzan jarri zuen[9].
2013ko ekainean, Montrealgo Unibertsitateak honoris causa doktoretza eman zion[10].
2017an, Montrealgo Ordena irabazi zuen[11].
Lanak
- Three Reasons Not to Believe in an Autism Epidemic (Morton Ann Gernsbacher eta H. Hill Goldsmithekin batera, 2005)
- Enhanced Perceptual Functioning in Autism: An Update, and Eight Principles of Autistic Perception (Laurent Mottron, Isabelle Soulières, Benedicte Hubert eta Jake Burackekin batera, 2006)
- Cognitive mechanisms, specificity and neural underpinnings of visuospatial peaks in autism (M.-J. Caron, Laurent Mottron eta C. Berthiaumerekin batera, 2006)
- The Level and Nature of Autistic Intelligence (Isabelle Soulières, Morton Ann Gernsbacher eta Laurent Mottronekin batera, 2007)
- Splinter Skills and Cognitive Strengths in Autism (The SAGE Encyclopedia of Intellectual and Developmental Disorders liburuaren parte gisa, 2018)
- Verbal Intelligence (Encyclopedia of Autism Spectrum Disorders liburuaren parte gisa, 2018)
Erreferentziak
- (Ingelesez) «An Autistic at the Supreme Court - Michelle Dawson» Sentex (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- (Ingelesez) Wolman, David. «The Truth About Autism: Scientists Reconsider What They Think They Know» Wired 2008-02-25 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- (Ingelesez) «Autistic woman wins human rights complaint against Canada Post» Canada.com 2008-10-07 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-06) (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- (Ingelesez) Kaplan, Karen. «Autism researcher highlights the advantages of the disorder» Los Angeles Times 2011-11-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- (Ingelesez) «Between Michelle Dawson and Canadian Human Rights Commission and Canada Post Corporation» Canadian Human Rights Tribunal 2008-10-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- (Ingelesez) Collier, Roger. «Autism reconsidered» The Ottawa Citizen 2007-12-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-07-24) (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- (Ingelesez) «The 'odd couple' of autism research: Dr Laurent Mottron and Michelle Dawson» Autism Connect 2006-02-20 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-05-25) (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- (Ingelesez) Dawson, Michelle. «The Misbehaviour of Behaviourists» Sentex 2004-01-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- (Ingelesez) «Michelle Dawson on Autism in Society, Law and Science» Hôpital Rivière-des-Prairies jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007-12-23) (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- (Frantsesez) «Michelle Dawson reçoit un doctorat honoris causa pour ses travaux sur l'autisme» UdeMNouvelles 2013-06-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-12-14) (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- (Frantsesez) «Des personnalités de l’Université de Montréal ont reçu l’Ordre de Montréal» Université de Montréal 2017-05-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).