Michel Tubiana
Michel Tubiana (Aljer, 1952ko azaroaren 24a - Neuilly-sur-Seine, 2021ko urriaren 2a) legelari eta abokatu frantziarra, giza eskubideen aldeko militante sutsua izan zen. Euskal Herriko bake prozesuan buru-belarri inplikatu zen. Frantziako Giza Eskubideen Ligako idazkari nagusi eta lehendakari izan eta, ondoren, ohorezko lehendakari izendatu zuten.
Michel Tubiana | |||
---|---|---|---|
2000ko ekainaren 12a - 2005eko ekainaren 12a ← Henri Leclerc (en) - Jean-Pierre Dubois (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Aljer, 1952ko azaroaren 24a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Neuilly-sur-Seine, 2021eko urriaren 2a (68 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | legelaria eta abokatua | ||
Kidetza | Giza Eskubideen Liga |
Biografia
1962an, Michel Tubiana bere familiarekin batera, Parisera joan zen bizitzera. Aita komertzio epaitegiaren epaila zen. 1967an, Lizeoan, bere militantzia komunistari ekin zion, joera troskista zuen Jeunesse Communiste Révolutionnaire taldean. 1972an, zuzenbide ikasketak egiten ari zenean, masonerian integratu zen, Salvador Allende logian. 1974an abokatua zen. Baader Mehinhof taldearen Klaus Croissant defenditu zuen. Halaber, Papon aferan hartu zuen parte. 2000ko ekainaren 12an Henri Leclerc ordezkatu zuen, Ligue des Droits de l'Homme erakundearen presidente gisa; aurrekoan, 1984tik 1995ra, erakundearen idazkaria izan zen. Karguan 2005 arte egon zen. 2014an Le Monde egunkariak zerga sahiestetzaileen zerrenda batean jaso zuen haren izena.[1] 2016an ere haren izena zikintzeko beste operazioa pairatu zuen.[2]
Euskal Herriarekiko konpromisoa
Euskal Herriko gatazkaren konponbidean funtsezko rola izan zuen. Bakegileen mugimenduan parte hartu zuen, eta Luhusoko (Lapurdi) armagabetzearen prozesuan ere inplikatu zen. 2016ko abenduaren 16an Luhuson atxilotu zituzten Txetx Etcheverri, Béatrice Molle-Haran, Michel Bergouignan, Michel Berhokoirigoin eta Stéphane Etchegaray "Etxe", "bakearen artisauak" izenekoak ("artisains pour la paix"). ETAren desarmatze zibilean laguntzen ahalegindu ziren, bake prozesuaren alde.[3] Luhusoko etxean Tubiana egotekoa zen, baina ez zen iritsi, eta ez zuten atxilo hartu.[4]
Horrela zioen Bake Bideak taldeak bere dolumina publikoan: «Azken hamarkada honetako gertakari garrantzitsu guztien partaide izan da, Aieteko Konferentziatik: armagabetzea, ETAren desegitea, baina [Frantziako] Ministerioarekin elkarrizketak izaten dituen Euskal Herriko delegazioko kidea ere izan da. Pertsonalki parte hartu zuen Luhuson 2016ko abenduaren 16ko ekintzan adibidez, eta ekintza horrek armagabetzea desblokeatzeko aukera eman zuen eta, azkenean, borroka armatuaren bukaera ekarri zuen Euskal Herrian. Geroztik, Michelek Bake Bidearekin eta Bakegileekin lan egiten zuen, euskal preso politikoen arazoa konpontzeko eta bake prozesua indartzeko. Agurtu eta omendu nahi dugu Euskal Herrian ekarpen historikoa egin duen gizon hori».[5]
Liburuak
- Contes philosophiques de la diversité, Evelyne Lagardetekin batera, 2010.
- 1905-2005 : les enjeux de la laïcité, beste egile batzuekin, 2005.
- Qu'est-ce que la Ligue des droits de l'Homme ? (L'information citoyenne), 2003.
Erreferentziak
- Gérard Davet et Fabrice Lhomme, « Évasion fiscale chez HSBC : des personnalités françaises dans les fichiers suisses », Le Monde, 2014ko urtarrilaren 27a.
- https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20211002/michel-tubiana-adios-a-un-artesano-de-la-paz-nacido-en-argel
- "Berria" (2016/12/21).
- https://web.archive.org/web/20211003172619/https://www.berria.eus/albisteak/204036/michel-tubiana-hil-da-giza-eskubideen-aldeko-militante-eta- bakegilea.htm
- https://www.berria.eus/albisteak/204036/michel-tubiana-hil-da-giza-eskubideen-aldeko-militante-eta-bakegilea.htm
Kanpo estekak
- (Frantsesez):Michel Tubianaren bloga.
- (Gaztelaniaz):Heriotzaren berri Naiz hedabide digitalean.