Michel Sardou
Michel Sardou (Paris, Frantzia, 1947ko urtarrilaren 26a -) frantses abeslaria da.
Michel Sardou | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Michel Charles Sardou |
Jaiotza | Parisko 18. barrutia, 1947ko urtarrilaren 26a (77 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Familia | |
Aita | Fernand Sardou |
Ama | Jackie Sardou |
Ezkontidea(k) | Anne-Marie Périer (en) (1999ko urriaren 11 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, antzerki aktorea, zinema aktorea, musikagilea eta telebista-aktorea |
Altuera | 1,75 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | chansona French pop (en) |
Musika instrumentua | baxua ahotsa |
Diskoetxea | Barclay Philips |
michelsardou.artiste.universalmusic.fr | |
|
Biografia
Debuta kabaretean egin zuen. Ondorenn "Les Ricains" abestiarekin arrakasta lortu zuen (1967). Jacques Revaux musikagilea ezagutu zuenean, Sardouren karrerak beste bide bat hartu zuen, eta ospe handia lortu zuen "Les Bals populaires" (1970), "La Maladie d'amour" (1973), "Le France" (1975) abestiekin.
Hainbat bira egin zituen Frantzia, Belgika eta Suitzan barrena, eta maisutasun handia erakutsi zuen eszenan. "Je suis pour" (1976) abestian heriotza zigorraren gaia aipatzen zuen, eta orduz geroztik Sardouk gizartearen arazoak agertu zituen bere kantuetan, zenbaitetan eztabaida sortzeraino.
1990ean, Sardouk zinemaren eta antzerkiaren bidea hartu zuen, baina kantua erabat alde batera utzi gabe. 1994-1996 bitartean, sei hilabetez aritu zen Olympian.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Sardou |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.