Michel Petrucciani
Michel Petrucciani (Orange, Frantzia, 1962ko abenduaren 28a - New York, AEB, 1999ko urtarrilaren 6a) frantses jazz-pianista, musikagilea eta orkestra-zuzendaria izan zen.
Michel Petrucciani | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orange, 1962ko abenduaren 28a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | New York, 1999ko urtarrilaren 6a (36 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Petrucciani (en) |
Familia | |
Aita | Tony Petrucciani |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | jazz pianist (en) , musikagilea eta estudioko musikaria |
Lantokia(k) | Paris eta Kalifornia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Charles Lloyd Quartet |
Genero artistikoa | jazza Cool jazza |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Blue Note Disques Dreyfus |
|
Biografia
Jazzeko musikagile familia batean sortu zen, aita gitarra-jotzailea zuen eta anaia kontrabaxu-jotzailea. Lehenengo kontzertua hamahiru urte zituela eman zuen. Berehala, Kenny Clarke, Carl Terry eta Lee Konitzekin batera jotzen hasi zen.
Michel Petrucciani Trio (1981) diskoa grabatu zuen, eta hurrengo urtean, Charles Lloydekin batera, Montreux '82 lana. Estatu Batuetara joan zen bizitzera eta han 100 Hearts (1984), Pianism (1985) eta Power of Three (1986) lanak egin zituen.
1993an Frantziara itzuli zen, eta disko bat grabatu zuen Eddy Louissekin.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Petrucciani |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.