Michel Houellebecq
Michel Thomas edo Michel Houellebecq (miˈʃɛl wɛlˈbɛk) (Saint Pierre, Reunion, 1956ko otsailaren 26a[1] - ) poeta, eleberrigile eta saiakeragile frantsesa da.
Michel Houellebecq | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Michel Thomas |
Jaiotza | Saint-Pierre, 1958ko otsailaren 26a (66 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Familia | |
Ama | Lucie Ceccaldi |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Chaptal (en) Institut National Agronomique Paris-Grignon (en) École nationale supérieure Louis-Lumière (en) 1981) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, film-zuzendaria, kantugilea, saiakeragilea, eleberrigilea, aktorea, argazkilaria, film screenwriter (en) , idazlea eta gidoilaria |
Enplegatzailea(k) | Ministry of Agriculture and Food (en) Logica (en) (1983 - Frantziako Nazio Biltzarra (1990 - 1996) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Blaise Pascal, Georges Perec, Howard Phillips Lovecraft, Clifford D. Simak (en) , Arthur Schopenhauer, Aldous Huxley, Immanuel Kant, Honoré de Balzac, Bret Easton Ellis, Charles Baudelaire, Thomas Mann eta Joris-Karl Huysmans |
Izengoitia(k) | Michel Houellebecq |
Genero artistikoa | olerkigintza saiakera eleberria |
michelhouellebecq.com | |
|
Bere idazlan eta adierazpen polemikoengatik misogino, islamofobo eta atzerakoitzat jo izan dute. Kritika horiek guztiek, ordea, haren liburuen salmenten kopurua igoarazi baino ez dute egin.
Houellebecqen idazkietan gai obsesibo batzuk errepikatzen dira, hala nola sexua, klonazioa, fisika, sektak eta sasi-ezkerreko New Age mugimenduen aurkako kritikak, beti ere tonu ziniko batean.
Berak idatzitako bi eleberri zinemaratu dira, alegia, Les Particules élémentaires eta La Possibilité d'une île, azken hau Houellebecqek berak 2008an zuzenduta.
Gaur egun Irlandan bizi da.
Gatazka mediatiko bizia du Lucie Ceccaldi bere ama biologikoarekin. Ceccaldik 2008an argitaratu zuen "L’Innocente" liburu autobiografikoan idazlea goitik behera kritikatzen du.
Idazlanak
- 1991 - Contre le monde, contre la vie.
- 1991 - Rester vivant.
- 1992 - La Poursuite du bonheur, olerkiak.
- 1994 - Extension du domaine de la lutte.
- 1996 - Le Sens du combat, olerkiak.
- 1998 - Interventions.
- 1998 - Les Particules élémentaires, eleberria.
- 1999 - Renaissance, olerkiak.
- 2000 - Lanzarote, eleberria.
- 2001 - Plateforme, eleberria.
- 2005 - La Possibilité d'une île, eleberria.
- 2007 - Supervivencia, olerki-bilduma.
- 2009 - Ennemis publics, bera eta Bernard-Henri Lévyren arteko posta elektronikoen bilduma.
- 2010 - La carte et le territoire, eleberria Goncourt Saria 2010
- 2015 - Soumission, eleberria.
- 2019 - Sérotonine, eleberria, Flammarion[2].
- 2022 - anéantir, Flammerion.[3]
Erreferentziak
- Bere amak dio benetan bi urte lehenago jaio zela: El Mundo (2008-4-29).
- https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20220104/michel-houellebecq-en-profeziek-bazterrak-mugiarazi-dituzte-jada
Kanpo estekak
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Michel Houellebecq |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Houellebecq |