Michel Giacobini
Michel Giacobini (1873-1938ko martxoaren 6a) frantziar astronomo bat izan zen.
Michel Giacobini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jules Michel Giacobini |
Jaiotza | Pancheraccia, 1873ko irailaren 10a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 5. barrutia, 1938ko martxoaren 6a (64 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Nizako Behatokia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zenbait kometa aurkitu zituen, 21P/Giacobini-Zinner (Giacobinida ozar-izarrak sortu dituena), 41P/Tuttle-Giacobini-Kresak eta 205P/Giacobini horien artean. Azken hau 1896ko irailak 4an aurkitu zituen Nizatik, baina ez zituen itzultzen ikusi, zazpi urte inguru beranduago, eta galdutako kometatzat hartua izan zen, ondorioz D/1896 R2 izena emanez. 2008ko irailak 10ean, Koichi Itagaki eta Hiroshi Kaneda supernoba bilatzaile amateur japoniarrek berraurkitu zuten, kometaren hamazazpigarren itzuleran.
Nizako behatokian lan egin zuen 1910 arte, urte honetan Parisko behatokira joan zelarik. Borondatezko bezala parte hartu zuen Lehen Mundu Gerran eta gas pozoitsuaren eragina jasan zuen. Bere astronomia lana berreskuratu eta berrartu zuen gerraren ondoren.