Michel Garbisu

Michel Garbisu (Baiona, 1955eko maiatzaren 5a), pilota munduan Garbisu bezala ezaguna, pilotari ohia da.[1] Xaren aditua, Munduko Pilota Txapelketan bi urrezko dominak lortu ditu. 1978an ordezkoa izan ondoren, Patrick Lasarterekin batera 1982an eta 1986an irabazi zituen, argentinarrek zeuzkaten nagusitasuna hautsiz. Hamar aldiz Frantziako txapelduna izan zen.

Garbisu
Izen osoa:Michel Garbisu
Jaiotza data:1955eko maiatzaren 5a (68 urte)
Jaioterria:Baiona ( Lapurdi)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Postua:Aurrelaria

Erretiratu zenean, Frantziako selekzionatzaile bihurtu zen.

Erreferentziak

  1. Garcia, Carole. (1999). La pelote basque. C.M.D., Questions de mémoire.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.