Michel Cépède

Michel Cépède (Wimereux, Pas-de-Calais, 1908ko urriaren 20a - Paris, 1988ko azaroaren 26a) agronomo eta administratzaile frantsesa izan zen.

Michel Cépède
Bizitza
JaiotzaWimereux, 1908ko urriaren 20a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMontgeron, 1988ko azaroaren 26a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, agronomia-ingeniaria eta agronomoa
KidetzaItsasoz-haraindiko zientzien akademia

Ingeniaritza, geologia eta zuzenbidea ikasi zituen. Dena dela, bere karrera nekazaritzaren ingurukoa izango zen: nekazaritza ekonomiako irakaslea Nekazaritza Institutuan (1931), Nekazaritza ministerioko bulegoburu, zuzendariorde eta ikasketaburu (1944-1945), ekonomia eta soziologia irakaslea Nekazaritza Institutuan (1947), Elikagaiak eta Nekazaritza ministerio arteko batzordeko lehendakari, sozialisten garaiko hainbat ministeriotako batzordetako kide eta Klèber Loustauren kabineteko zuzendari (1956-1957), Nekazaritza ministerioko ekonomia-ikerketetako eta plangintzetako zuzendari (1957-1959), gosearen kontrako kanpainako Frantziako batzordeko lehendakari (1970-1985), Frantziako nekazaritza-akademiako kide (1971). Gerra-garaian preso egon zen eta bere tesia bukatzeko aukera izan zuen. 1943an Frantziara bidali zuten berriz eta Parisko altxamenduan eta Nekazaritzako ministerioaren askapenean parte hartu zuen. Ondoren, FAOren sorreran (Nazio Batuetako Elikadura eta Nekazaritza Erakundea) parte hartu zuen. Hainbat kargu izan zituen sindikatu sozialistan eta baita alderdi sozialistako zenbait erakundetan ere.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.