Michael Mayr
Michael Mayr (Adlwang, 1864ko apirilaren 10a - Waldneukirchen, 1922ko maiatzaren 21a) austriar politikaria izan zen. Austriako kantzilerra izan zen 1920tik 1921era.
Historia eta geografia ikasi zituen Vienako Unibertsitatean eta 1890ean doktoratu zen. 1897tik 1920ra Tirolgo Estatu Artxiboen zuzendaria izan zen eta 1900ean Historia Modernoko irakasle izendatu zuten Innsbrückeko Unibertsitatean.
Ibilbide politikoa Austria-Hungariar Inperioan hasi zuen, eta 1907tik 1911ra Kontseilu Inperialgo kide izan zen, eta inperioa amaitu ondoren, Alderdi Sozial Kristauaren ordezkaria izan zen Batzar Konstituziogilean. Karl Rennerren koalizio handiko gobernuan, estatu idazkariaren postua hartu zuen.
Rennerren gobernuaren porrotaren ondoren, Mayr kantziler bihurtu zen 1920ko uztailaren 7an, eta gutxiengoan zegoen gobernu bat zuzendu zuen. 1921eko ekainean dimititu zuen, Estiriak Alemaniarekin bat egiteko erreferenduma proposatu ondoren.