Michael Jordan
Michael Jeffrey Jordan (New York, 1963ko otsailaren 17a-) saskibaloi jokalari estatubatuarra izan zen, gaur egun erretiratua, NBAko inoizko hoberenetarikoa.[1]
Michael Jordan | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Michael Jeffrey Jordan |
Jaiotza | Brooklyn, 1963ko otsailaren 17a (61 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Brooklyn Wilmington (Ipar Carolina) Highland Park (Illinois) |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | James R. Jordan, Sr. |
Ama | Deloris Jordan |
Ezkontidea(k) | Juanita Vanoy (en) (1989 - 2002) Yvette Prieto (en) (2013 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Emsley A. Laney High School (en) Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea (1981 - 1986) Artean graduatu : cultural geography (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | saskibaloi jokalaria, beisbol jokalaria, bozeramailea, ekintzailea eta autobiografialaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | eskolta hegalekoa outfielder (en) swingman (en) |
Kirol zenbakia | 23 45 9 12 |
Lateralitatea | eskuina |
Pisua | 98 kilogramo, 195 libra, 198 libra, 216 libra |
Altuera | 198 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | David Thompson (en) , Walter Davis (en) , Jerry West eta Julius Erving |
|
1993an eta 1999n iragarri zuen erretiroa hartuko zuela, baina bietan itzuli egin zen. Azkenik, 2003an saskibaloia behin betiko utzi zuen.
Air Jordan ezizena hartu zuen.
Bizitza
Jordan Brooklyn newyorktar auzo marjinalean jaio zen, afroamerikar familia xehe batean.[2] Bost anaia-arrebetatik azken-aurrekoa zen eta oso haur ahula izan zen.[3] Ipar Karolinako institutu bateko saskibaloi talde batean sartu nahi izan zuen, baina ez zuten onartu, txikia zelako; hala ere, ez zuen amore eman eta bere ametsa betetzeko prestatzen hasi zen.[4] 1982an, unibertsitateko talde batean jokatzeko beka bat lortu eta txapelketa nazionala irabazi zuen.[5] Geroago, 1984ko Olinpiar Jokoetan Estatu Batuetako selekzioarekin jokatu eta Chicago Bulls Saskibaloi Elkarte Nazionaleko (NBA) taldeak fitxatu zuen. Harez geroztik, izugarrizko arrakasta lortu zuen: NBAko sei titulu, lehiaketako jokalari baliotsuena askotan, saskiratzaile onena hamar denboralditan eta abar.[6]
Urtean 30 milioi dolar ere irabazi izan zituen eta AEBetako ekonomian izan zuen eragina (ligako partidetara joandakoak eta iragartzen zituen produktuen salmenta kontuan hartuta) 10.000 milioi dolarrekoa zela kalkulatu zuten.[7] Gizartean, oso jende gutxik du berak lortu duen onarpena eta ospea: Estatu Batuetako kirolaririk ospetsuenetarikoa eta saskibaloiaren historiako jokalaririk entzutetsuena. Kirolaz aparte ere, ikur garrantzitsua bihurtu da. 1992an Txinan egindako inkesta baten arabera, Jordan bigarren pertsonaiarik ezagunena zen han.
Kirol ibilbidea
- Chicago Bulls: 1984-1993 eta 1995-1998.
- Washington Wizards: 2001-2003.
Palmaresa
- NBA ligako txapelduna sei aldiz: 1991, 1992, 1993, 1996, 1997, 1998.[1]
- Olinpiar Jokoen urrezko domina AEBetako selekzioarekin bi bider: 1984 (Los Angeles) eta 1992an (Bartzelona).
- NBAko Jokalari Baliotsuenaren Saria bost aldiz: 1988, 1991, 1992, 1996, 1998.
- NBA All-Star taldean 14 aldiz aritutakoa.[6]
- NBAko All-Star partidako Jokalari Baliotsuenaren Saria hiru bider.[6]
Erreferentziak
- (Ingelesez) Staff, NBA com. «Legends profile: Michael Jordan» NBA.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- Morrissey, By Rick. «Chapter 1: Brooklyn» chicagotribune.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- (Ingelesez) «Isaacson: Siblings, mother, recall a growing MJ» ESPN.com 2009-09-09 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- «NBA.com: Michael Jordan Bio» web.archive.org 2006-09-02 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- (Ingelesez) Hoffman, Benjamin. (2014-02-22). «Jordan Keeps Haunting Knicks’ Playoff Hopes (Published 2014)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- (Ingelesez) «Michael Jordan Stats» Basketball-Reference.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- Markovits, Andrei S.. (2010). Gaming the world : how sports are reshaping global politics and culture. Princeton University Press ISBN 978-0-691-13751-3. PMC 466343266. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- (Gaztelaniaz) «Michael Jordan y el golf: la afición fuera de las canchas que se muestra en "The Last Dance"» NBA.com España | El sitio oficial de la NBA (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).