Michael Hutchence
Michael Hutchence (Sydney, 1960ko urtarrilaren 22a-1997ko azaroaren 22a) INXS australiar musika taldeko abeslari eta konposatzailea izan zen.
Michael Hutchence | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sydney, 1960ko urtarrilaren 22a |
Herrialdea | Australia |
Heriotza | Double Bay, 1997ko azaroaren 22a (37 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park (en) Forest Lawn Memorial Park (en) |
Heriotza modua | suizidioa |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Davidson High School (en) North Hollywood High School (en) King George V School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea, musikaria, zinema aktorea eta musikagilea |
Kidetza | INXS |
Genero artistikoa | rock new wave musika |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Atco Records |
michaelhutchenceinfo.com | |
|
Biografia
Hong Kongen hazi zen eta 1972an Australiara itzuli zen. 1977an INXS taldea sortu zuen Jon Farriss, Tim Farriss eta Andrew Harriss anaiekin eta Garry Gary Beers eta Kirk Pengillyrekin. 1979an taldearekin "Simple Simon"/"We Are The Vegetables" singleak merkaturatu zituen, non tokiko arrakasta lortu zuten. Urte horretan bertan INXS bilduma argitaratu zuten, taldearen lehen bilduma izan zena, funky-punk kutsukoa, eta bertan "Just Keep Walking" tokiko kantu arrakastatsua dago. 1982an hasi zen nazioartean arrakasta izaten "The One Thing" kantuaren ondorioz, Shabooh Shoobah bildumaren barnean zegoena. Ondoren, taldeak arrakasta txikiagoak izan zituen, The Swing eta Listen Like Thieves bezalako bildumekin.
1987rako Michaelek jada konposaketa liriko helduak egiten zituen, eta Kick diskarako, jada zenbait kantu arrakastatsu sortu zituen, horien artean Never Tear Us Apart balada. 1989an bakarlari bezala hasi zen Max Qrekin batera, baina taldean jarraitu zuen. B serieko britainiar filma izan zen Frankenstein unbound (Frankensteinen berpiztea) filmean agertu zen, John Hurtek protagonizatu zuena.
Michael Hutchence, mundu mailan ezagunak ziren izarrekin izan zituen harremanengatik ezaguna izan zen, horien artean Kylie Minogue, Helena Christensen eta Paula Yates, azken hau britainiar telebistako pertsonaia ezaguna, norekin Heavenly Hiraani Tiger Lily izeneko alaba bat izan zuen.
1980ko hamarkadan Kick izeneko bildumaren arrakastak piztu zuen INXS taldearekiko sukarrak 1990eko hamarkadan jarraitu zuen "Elegantly Wasted" bildumarekin. Taldea ospetsu izan zen Michael 1997ko azaroak 22an hila aurkitua izan zen arte. Bertsio ofizialaren arabera, Sydneyko Ritz Carlton Hoteleko 524. gelako atetik zintzilikatuz bere gerrikoarekin urkatu zela dio. Gela horretan hartu zuen ostatu INXS taldeak taldearen 20. urteurrena ospatuz egin behar zuen bira baten aurreko egunetan. Bere gorputzean errezetatutako zenbait botika aurkitu ziren, horien artean depresioaren aurkakoa den Prozac ezaguna.
Bere hiletara, INXS taldeko bere kideez gain, Tom Jones, Jason Donovan eta Midnight Oileko kideak ere joan ziren, beste batzuen artean. Urte horretan bertan, abenduak 3an, Bonok One kantua eskaini zion Mexiko Hirian egin behar zuen Pop Mart birako zuzeneko aurkezpen batean. Hurrengo egunean, Foro Sol delakoan bertan, U2k ikuskizuna "Never tears apart" kantuarekin itxi zuen irudi eta bideoan, Bonok esandako hitz hunkigarriekin batera.
1998an, bere errautsak bere jaioterria izan zen Sydneyko badian jaurti ziren, ekitaldi horretara soilik bere hurbileneko jendea joan zelarik. 1999an, hil ondorengo ekitaldi batean, Michael Hutchencek bakarlari bezala sortu zuen bilduma bakarra merkaturatu zen, Andy Gill eta Bonoren partehartzeekin.
2005ean, artista bezala jaiotzen ikusi zuen taldeak reality show bat egin zuen bere ordezkoa bilatzeko, Rockstar: INXS izenekoa, non garailea eta Hutchencen ordezkoa Jason Dean Bennison izeneko kanadar bat izan zen, J. D. Fortune ezizenez ezagutzen dena, norekin bilduma berri bat sortu zuten.
Michael Hutchence bakarlari bezala
Michael Hutchencek aukera bakarra izan zuen bakarlari bezala bilduma bat sortzeko, eta 1995ean bakarlari bezala egingo zuen diska bakarrerako kantuak grabatzen hasi zenean izan zen, diska hori soilik Michael Hutchence deitua izan zelarik. Ekoizleak Danny Saber eta Andy Gill izan ziren.
U2 musika taldeko kantaria eta Michael Hutchencen laguna den Bonok Slide Away kantuaren letraren zati bat kantatu eta grabatu zuen. Bilduma 1999rako prest egon zen, V2 Records disketxeak argitaratua.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Hutchence |
- (Ingelesez)Michael Hutchencen webgune ofiziala