Michael Gore
Michael Gore (1951ko martxoaren 5a) estatubatuar musikagilea da, "Fame" abestiagatik (izenburu bereko filman) Jatorrizko Abesti Onenaren Oscar saria irabazi zuena.
Michael Gore | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brooklyn, 1951ko martxoaren 5a (73 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Dwight-Englewood School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, piano-jotzailea, soinu banda konpositorea, musikaria, kanta-idazlea eta disko-ekoizlea |
Jasotako sariak | |
Musika instrumentua | pianoa |
|
Terms of Endearment
Shirley MacLaine eta Debra Winger protagonista dituen 1983ko Terms of Endearment film arrakastatsuaren kantua eta soinu-banda ere konposatu zituen, Adult Contemporary zerrendan arrakasta lortuz bere izenpean, filmaren gai nagusiarekin. "Terms of Endearment" singleak sei aste eman zituen Billboard Hot 100ean, eta 1984ko apirilean 84. postua lortu zuen.
Carrie: The Musical
Gore eta Pitchford 1988an, Broadwayn, Carrie: The Musical lana plazaratu zuten. Stephen Kingek 1974an argitaratutako beldurrezko eleberrian oinarrituta, Lawrence D. Cohenek idatzi zuen. Espektakulua Terry Hands Royal Shakespeare Companyaren zuzendariak eraman zuen. Broadwayren porrot handienetariko bat izan zen, batez beste lan batekin alderatuta, The Rocky Horror Show. Inbertitzaileek jarritako dirua azkar kendu zuten. Denborarekin, aldiz, Carrie: The Musical lanak kultuzko musikala bihurtu zen. 2000. hamarkadaren amaieran Gorek eta bere taldeak obra berridatzi zuten eta 2012an berriro ere plazaratu zuten. Musikalaren bi abesti, Lynn Ahrensen letrekin, aurretik, Camp filman 2003an agertuak ziren.
Abestiak
Data | Abestiaren izenburua | Hitzak | Oharrak |
---|---|---|---|
1981 | All the Man That I Need | Dean Pitchford | |
1982 | Don't Come Crying to Me | Dean Pitchford | |
Filmografia
- Fame (1980)
- Terms of Endearment (1983)
- Pretty in Pink (1986)
- Broadcast News (1987)
- Generations (1989–1991)
- Don't Tell Her It's Me (1990)
- Defending Your Life (1991)
- The Butcher's Wife (1991)
- Mr. Wonderful (1993)
- Central Park West (1996)
- Superstar (1999)
- Camp (2003) abestiak