Michael Freedman
Michael Hartley Freedman (Los Angeles, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1951) matematikaria da.
Michael Freedman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Michael Hartley Freedman |
Jaiotza | Los Angeles, 1951ko apirilaren 21a (72 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Aita | Benedict Freedman |
Ama | Nancy Freedman |
Hezkuntza | |
Heziketa | Princetongo Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Palisades Charter High School (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | William Browder (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Ian Agol (en) Xiao-Song Lin (en) Thomas Kwok-Keung Au (en) Zheng-Xu He (en) Fred Hickling (en) Feng Luo (en) Zhenghan Wang (en) Ping-Zen Ong (en) Stephen Howard Brindle (en) Michael Patrick Casey (en) Slava Krushkal (en) Wei Huang (en) Hugh Howards (en) Gabriela Georgeta Putinar (en) Shu Yan (en) Steven Jeffrey Altschuler (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | William Browder (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Santa Barbaran Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua Microsoft Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn (1973 - 1975) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Matematika Elkartea |
Bizitza
Lehenengo ikasketak Berkeleyn egin zituen, Kaliforniako Unibertsitatean, eta Princetongo Unibertsitatean jarraitu zuen gero ikasten. Doktoregoa Princetonen egin zuen, William Browderen zuzendaritzapean. Graduatu ondoren Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean lan egin zuen, matematikako sailean. Postu horretan egon zen 1973tik 1975era; urte hartan Princetongo Ikerketa Aurreratuetako Institutuko kide egin zuten. 1976tik aurrera San Diegoko Kaliforniako Unibertsitateko irakasle da. Horrez gainera, matematikako Charles Lee Powell katedra ere betetzen du 1985az gero.
Poincaréren aieruari buruz egindako lanari esker, 1986an Fields domina jaso zuen Berkeleyko Matematikarien Nazioarteko Kongresuan. Aieru hori XX. mendeko matematiketako problema ezagunenetako bat da. Fields dominaz gainera, Freedmanek ohore asko jaso du, topologian egindako lanari esker bereziki: 1984an Kaliforniako Urteko Zientzialaria izendatu zuten, eta urte berean MacArthur Fundazioko kide eta Zientzietako Nazio Akademiako kide egin zuten; 1985ean, berriz, Ameriketako Arte eta Zientzietako Akademiako kide izendatu zuten. 1987an Zientzietako Nazio Domina jaso zuen. Veblen saria, Humboldt saria eta Guggenheim Fellowship saria ere jaso ditu. Egun, Kaliforniako Unibertsitateko Microsoft Station Q ikertaldean egiten du lana, ordenagailu kuantiko topologikoaren garapenean.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Freedman |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.