Michael Collins (filma)
Michael Collins 1996an Neil Jordan irlandar zuzendariak zuzendutako filma bat da. Filma honetako aktore nagusiak Liam Neeson, Aidan Quinn, Stephen Rea, Alan Rickman, Julia Roberts, Ian Hart eta Brendan Gleeson izan ziren.
Michael Collins (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1996 |
Izenburua | Michael Collins |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Irlandako Errepublika |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa, film dramatikoa eta gerra-filma |
Iraupena | 133 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kilmainham Gaol |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Neil Jordan |
Gidoigilea(k) | Neil Jordan |
Antzezlea(k) | |
Liam Neeson (Michael Collins) Aidan Quinn (Harry Boland) Stephen Rea (Éamon Broy (en) ![]() Alan Rickman (Éamon de Valera) Julia Roberts (Kitty Kiernan (en) ![]() Ian Hart Brendan Gleeson (Liam Tobin (en) ![]() Charles Dance Jonathan Rhys Meyers Seán McGinley Gerard McSorley (Cathal Brugha) David Wilmot Aisling O'Sullivan (en) ![]() Peter O'Brien (en) ![]() Ian McElhinney Stuart Graham (en) ![]() ![]() Richard Ingram (en) ![]() John Kenny (en) ![]() Ronan McCairbre (en) ![]() Owen O'Neill (en) ![]() ![]() Jean Kennedy Smith | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Stephen Woolley Redmond Morris, 4th Baron Killanin (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. The Geffen Film Company (en) ![]() Warner Bros. Pictures (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Elliot Goldenthal |
Argazki-zuzendaria | Chris Menges |
Jantzi-diseinatzailea | Sandy Powell |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Dublin |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | Michael Collinsa, Pazko matxinada eta Irlandako Armada Errepublikazalea (1919-1921)a |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Argazkigintza onenaren Oscar Saria 69. Oscar Sariak Chris Menges Academy Award for Best Original Dramatic Score (en) ![]() 69. Oscar Sariak Elliot Goldenthal |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Michael Collins irlandar iraultzaile nazionalistaren bizitzan oinarritua dago..
Filmak 1916ko Pazko Altxamendua, Irlandar Independentzia Gerra, 1920ko Igande Odoltsua eta ondorengo Anglo-Irlandar Ituna eta Irlandako Gerra Zibilaren inguruko gertakizunak azaltzen ditu, betiere Neil Jordan zuzendariaren ikuspuntutik.
Argumentua
1922. urtean hasten da, Michael Collinsen (Liam Neeson) emaztegaia zen Kitty Kiernan (Julia Roberts) atsekabetuak eta Joe O'Reilly (Ian Hart) adiskidemina Collins erail berria eta harekin bizi izandako gorabeherak oroitarazten dituztenean.
Antzezleak
- Liam Neeson: Michael Collins buruzagi errepublikarra.
- Aidan Quinn: Harry Boland buruzagi errepublikarra eta Collinsen lagun mina. Gerora Irlandaren banaketaren aurkakoa eta Collinsen aurkaria.
- Stephen Rea: Ned Broy, Dublingo gazteluan lan egiten duen funtzionarioa eta errepublikarren aldeko espioia.
- Alan Rickman: Eamon de Valera buruzagi errepublikar azti eta zuhurra, gerora Irlandako Estatu Askearen presidentea. Hasieran Collinsen aldekoa, gerora Irlandako banaketaren aurkakoa eta Collinsen aurkaria.
- Julia Roberts: Kitty Kiernan, Collinsen emaztegaia eta Bolanden laguna.
- Brendan Gleeson: Liam Tobin, buruzagi errepublikarra.
- Ian Hart: Joe O'Reilly, buruzagi errepublikarra eta Collinsen lagun mina. Collinsen gisa Irlandaren banaketaren aldekoa agertuko da.
- Charles Dance: Soames, MI5 britainiar espioi agentziako ofiziala eta Cairo Gang taldeko buruzagia.
- Owen O'Neill: Rory O'Connor irlandar buruzagi errepublikarra.
- Gerard McSorley: Cathal Brugha irlandar buruzagi errepublikar ospetsu eta sutsua, Irlandaren banaketaren aurkakoa, hortaz, Collinsen aurkaria.
- Jonathan Rhys Meyers: Collinsen hiltzailea.
- Ian McElhinney: Belfasteko detektibea.
Ikus gainera
- Michael Collins (1890-1922)
Kanpo estekak
- Michael Collins filmaren aurreikuspen edo trailerraren bideoa ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Michael Collins filmaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)