Michael Atiyah
Sir Michael Francis Atiyah (Hampstead, Londres, 1929ko apirilaren 22a - 2019ko urtarrilaren 11) britainiar matematikaria izan zen.
Michael Atiyah | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2005 - 2008 ← Stewart Sutherland, Baron Sutherland of Houndwood (en) - David Wilson (en) →
1990 - 1995 ← George Porter - Aaron Klug →
1974 - 1976 ← David George Kendall (en) - J. W. S. Cassels (en) →
1963 - 1969 ← Edward Charles Titchmarsh (en) - Ioan James (en) → | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Michael Francis Atiyah | ||||||||
Jaiotza | Hampstead, 1929ko apirilaren 22a | ||||||||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||||||||
Heriotza | Edinburgo, 2019ko urtarrilaren 11 (89 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Binning Memorial Wood (en) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Edward Atiyah | ||||||||
Ezkontidea(k) | Lily (Brown) Atiyah (en) | ||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Victoria College (en) (1941 - 1945) The Manchester Grammar School (en) (1945 - 1947) Trinity College (1949 - 1952) Cambridgeko Unibertsitatea (1952 - 1955) doktore | ||||||||
Tesia | Some Applications of Topological Methods in Algebraic Geometry (en) | ||||||||
Tesi zuzendaria | W. V. D. Hodge | ||||||||
Doktorego ikaslea(k) | Simon Kirwan Donaldson Nigel Hitchin (en) Graeme Segal (en) George Lusztig (en) Peter B. Kronheimer (en) Ian R. Porteous (en) K. David Elworthy (en) Lisa Jeffrey (en) Brian Joseph Sanderson (en) John Roe (en) Jack Morava (en) David Tall (en) Peter Braam (en) Rolph Ludwig Edward Schwarzenberger (en) Howard D. Fegan (en) Johan L. Dupont (en) Michael Kevin Murray (en) Peter E. Newstead (en) Graham White (en) Eric Julius Grunwald (en) Shaun Anthony Requa Disney (en) Peter W. Donovan (en) Ruth Lawrence (en) Joseph von Rosthorn Farrell (en) Frances Kirwan | ||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||
Irakaslea(k) | W. V. D. Hodge | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | matematikaria, topologoa eta unibertsitateko irakaslea | ||||||||
Lantokia(k) | Oxford eta Cambridge | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Edinburgheko Unibertsitatea Britainia Handiko Armada (1947 - 1949) Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua (1955 - 1956) Cambridgeko Unibertsitatea (1957 - 1961) Oxfordeko Unibertsitatea (1961 - 1969) Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua (1969 - 1972) Oxfordeko Unibertsitatea (1972 - 1997) | ||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Royal Society Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Frantziako Zientzien Akademia Norvegiako Zientzia eta Letren Akademia Linzeen Akademia Ameriketako Matematika Elkartea Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Suediako Zientzien Errege Akademia National Academy of Sciences of Ukraine (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Australian Academy of Science (en) Zientzien Errusiar Akademia Edinburgoko Errege-elkartea Indiako Zientzien Akademia Nazionala Academia Europaea (en) Zientzien Mundu Akademia | ||||||||
Bizitza
Postu garrantzitsuak izan zituen Oxford, Cambridge eta Princetongo unibertsitateetan. Atiyahk matematikako arlo asko landu zituen, geometria eta analisia, bereziki. Ekarpenik aipagarriena topologiako teknika berri eta indartsu bat da, K-teoria, F. Hizerbruchekin batera osatu zuena. Teoria horri esker, matematikako problema zail eta garrantzitsuak ebatzi ziren. Orobat landu zuen indize-teorema deritzona. Bi teoria horiek K-teoria liburuan azaldu zituen (1967). Atiyahren beste liburu aipagarri bat The Index of Elliptic Operators da (1968 eta 1971, Eragile eliptikoen indizea), Annals of Mathematics lanean argitaratua. Lan horiek zirela eta, Fields domina jaso zuen Atiyahk 1966ko Moskuko Nazioarteko Kongresuan. Geroago ikusi zen ideia horiek garrantzi handia dutela oinarrizko partikulen teorian. Fields dominaz gainera, beste sari asko jaso zituen: Accademia Nazionale dei Linceiko Feltrinelli saria (1981), Faisal erregearen Zientziako Nazioarteko Saria (1987), Benjamin Franklin domina (1993) eta Nehru domina, besteak beste.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.