Michael Andreas Barclay de Tolly
Michael Andreas Barclay de Tolly Printzea (alemanez: Fürst Michael Andreas Barclay de Tolly, errusieraz: Михаи́л Богда́нович Баркла́й-де-То́лли; Pomautsch, 1761eko abenduaren 27Greg./abenduaren 16aJul. - Insterburg, 1818ko maiatzaren 26aGreg./maiatzaren 14aJul.) errusiar mariskala izan zen.
Michael Andreas Barclay de Tolly | |||||
---|---|---|---|---|---|
1810 -
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Pomautsch (en) , 1761eko abenduaren 16a (juliotar egutegia) | ||||
Herrialdea | Errusiar Inperioa | ||||
Heriotza | Chernyakhovsk (en) , 1818ko maiatzaren 14a (juliotar egutegia) (56 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Mausoleum of Barclay de Tolly (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Weinhold Gotthard Barclay de Tolly | ||||
Ezkontidea(k) | Helene Barclay de Tolly (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | ofizierra eta politikaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Academy of Science for Public Utility (en) | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Errusiako Armada Inperiala | ||||
Gradua | general field marshal (en) | ||||
Parte hartutako gatazkak | Napoleondar Gerrak Siege of Ochakov (en) Q9173200 Battle of Praga (en) Battle of Pułtusk (en) Battle of Eylau (en) Battle of Smolensk (en) Borodinoko Gudua Q4337456 Battle of Bautzen (en) Battle of Dresden (en) Battle of Kulm (en) Leipzigeko gudua Battle of La Rothière (en) Battle of Arcis-sur-Aube (en) Battle of Fère-Champenoise (en) Battle of Paris (en) |
Livonian jaio zen, germano-baltikoko noblezia familia batean. Familia Eskoziako Barclay klaneko kidea zen eta alemanez hitz egiten zuten.
Michael 1776an sartu zen Errusiar Armada Inperialean. 1788an Otxakov hiria otomandarrei konkistatzen parte hartu zuen. 1778-80ko Suediaren aurkako gerran eta 1794an Kościuszkoren matxinadaren zapalketan ere parte hartu zuen. Vilnius harrapatzeagatik kondekoratua izan zen.
Napoleondar gerretan, Pułtuskeko guduan parte hartu zuen 1806an, eta Eylauko guduan zauritu zuten 1807an. Hurrengo urtean Finlandiako Gerran parte hartu zuen Suediaren aurka. Gerran izan zuen arrakastagatik sari bezala, Finlandiako Dukerri Handiko gobernadore nagusi izendatu zuen. 1810eko urtarriletik 1812ko irailera, Errusiar Inperioko Defentsa ministro izan zen.
Errusiako frantziar inbasioaren hasieran, Barclay de Tollyk Mendebaldeko Lehen Armada zuzentzen zuen. Armadako buru izendatu zuten eta lur errearen estrategia bat gauzatu zuen. Smolenskeko guduaren porrotaren ondoren, Alexandro I.a Errusiakoa tsarrak Mikhail Kutuzov armadako buru izendatu zuen, baina Barclayk Lehen Armadaren agindupean jarraitu zuen eta Kutuzovek estrategia berarekin jarraitu zuen. Borodinoko guduan, Barclayk Errusiako armadaren eskuinaldea eta erdialdea zuzendu zituen.
Napoleonek Errusia erretiratu ondoren, errusiarrek Barclay heroitzat jo zuten. Kutuzov hil ondoren, armadako buru izendatu zuten berriro. 1814an Paris hartu zuen eta mariskal izendatu zuten.
Prusiara egindako bisita batean hil zen, 1818an.