Michèle Riot-Sarcey

Michèle Riot-Sarcey (1943) frantziar historialaria da.[1]

Michèle Riot-Sarcey

Bizitza
Jaiotza1943 (80/81 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Ezkontidea(k)Denis Berger (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne
Hezkuntza-mailahabilitation (en) Itzuli
doctorate in France (en) Itzuli
Tesi zuzendariaMadeleine Rebérioux
Doktorego ikaslea(k)Caroline Fayolle (en) Itzuli
Laurent Colantonio (en) Itzuli
Loïc Rignol (en) Itzuli
Florence Encrevé (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Revue d'histoire du XIXe siècle (en) Itzuli
Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola
Paris 8 Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaComité de vigilance face aux usages publics de l'histoire (en) Itzuli
Mugimenduafeminismoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Sozialista Batua
Liga Komunista Iraultzailea

Paris-VIII-Saint-Deniseko unibertsitateko Historia garaikideko eta genero-historiako irakasle emeritua da. Feminismoan, politikan eta XIX. mendeko iraultzetan aditua da. Horrez gain, aktibista feminista engaiatua ere bada.

Biografia

Michèle Riot-Sarcey-k eskolak eman zituen Lognes Marne-La-Valléeko La Maillère ikastetxean 1980ko hamarkadaren amaieran. 1990ean, doktore-tesia egin zuen Madeleine Rebériouxen zuzendaritzapean[2], eta 1997ko martxoaren 28an ikerketak zuzentzeko gaitzeko tesia Paris I - Panthéon-Sorbonne unibertsitatean, Alain Corbinen zuzendaritzapean.

Zenbait urte eman zituen bigarren hezkuntzan irakasle, Crépy-en-Valois herrian eta Lognes-eko La Mallière ikastetxean. Horren ondoren, Paris-VIII unibertsitatean hasi zen lanean, eta bertan irakatsi zuen 1989tik 2011ra arte. Gero, 2011tik 2013ra, irakasle jardun zuen Parisko Sciences Po Paris Ikasketa politikoen institutuan.

Hainbat urtez utopiari buruzko mintegi bat zuzendu du l'Arsenal-eko liburutegian, eta aldi berean, generoari buruzko lanak egiten jarraitu du.

2005ean, Gérard Noiriel eta Nicolas Offenstadt-ekin batera, Comité de vigilance face aux usages publics de l'histoire (CVUH - Historiaren Erabilera Publikoak Zaintzeko Batzordea) Batzordea sortu zuen.

RING (Réseau national inter-universitaire et interdisciplinaire sur le genre - Generoko Unibertsitate arteko eta Diziplina arteko Sare Nazionala) sortu zuen, 2009tik aurrera RING Genero Ikerketarako Federazio izango zena.

Irakasle eta ikertzaile lanean segitzen du EHES Eskolan. Bertan, Maurizio Gribaudi eta Nathalie Raouxekin batera, mintegi kolektibo bat animatzen du.

Generoari, feminismoari, utopiari eta XIX. mendeko historia politikoari buruzko hainbat artikulu eta lan idatzi ditu.

Hainbat aldizkaritako Erredakzio Batzordeetan parte hartu du, besteak beste, Futur Antérieur-ekoan (1990-1998).

Société d'histoire de la révolution de 1848 et des révolutions du XIXe siècle (1848ko Iraultzaren eta XIX. mendeko Iraultzen elkarte historikoa) elkarteko kidea da eta baita haren aldizkariaren erredakzio batzordekoa ere.

2016ko urritik aurrera, UNESCOren Frantziako Giza eta Gizarte Zientzien Batzordeko kide da.

Konpromiso politikoak

Michèle Riot-Sarcey, 1971tik 1972ra Parti socialiste unifié (PSU) alderdiko militantea izan ondoren, La Voie communiste-ko partaide izan zen. Gero Ligue communiste révolutionnaire (LCR) alderdian militatu zuen 1975etik 1985era.

2011n, lehendakaritzarako hauteskundeetan, Front de gauche koalizioarentzako botoa eskatu zuen.[3]

2014an, Ohorezko Legioaren Education nationale, enseignement supérieur et recherche ataleko chevalier gradua eman zioten[4], baina uko egin zion izendapenari.

2015eko azaroaren 30ean, 58en deia sinatu zuen Frantziako estatuak, atentatuen arriskuari aurre egiteko, ezarri zuen larrialdi egoeraren aurka: "Manifestatu egingo gara larrialdi-egoeran".[5][6]

Bizitza pribatua

Denis Berger-en (1932-2013) bikotekidea izan zen. Bergerrek 1958an La Voie communiste aldizkaria sortu zuen, militante antikolonialista — FLNren laguntzailea— izan zen eta Critique communiste aldizkarian hainbat artikulu idatzi zituen.[7]

Argitalpenak (hautaketa)

  • De la liberté des femmes. Lettres de dames au Globe (1831), Paris, Côté femmes, 1992
  • Féminismes au présent, Eleni Varikas eta Christine Planté-rekin batera idatzia, Paris, L'Harmattan, 1993
  • La Démocratie à l'épreuve des femmes, trois figures critiques du pouvoir (1830-1848), Paris, Albin Michel, 1994
  • Le Réel de l'utopie, Paris, Albin Michel 1998
  • Histoire du féminisme, Paris, La Découverte, Repères bilduma, 2002; 2. argitalpena, 2006
  • Dictionnaire des utopies, Thomas Bouchet eta Antoine Picon-ekin elkarlanean, Paris, Larousse 2002; 3. argitalpena: 2015 Grand prix de l'Imaginaire 2003.
  • George Sand, littérature et politique, coécrit avec Martine Reid, Nantes, Pleins feux, 2007
  • 1848 La révolution oubliée, Maurizio Gribaudi-rekin batera idatzia, La Découverte, 2008 ISBN 9782707156280 ; sakelako edizioa, 2010
  • La République dans tous ses états, Claudia Moatti-rekin, Payot, 2009 ISBN 2228904732
  • Révolution: les impensés d'un héritage, Denis Berger, Roger Martelli, Francis Sitel eta Pierre Zarka-rekin, La Dispute, Comptoir de la politique bilduma, 2009
  • De la différence des sexes. Le Genre en histoire (dir.), Larousse, 2010 ISBN 9782035839831
  • Le Genre en questions: pouvoir, politique, écriture de l’histoire: recueil de textes 1993-2010, Grâne, France, Éditions Créaphis, 2016 ISBN 978-2-35428-094-9
  • Le Procès de la liberté: une histoire souterraine du XIXe siècle en France, La Découverte, 2016 ISBN 978-2-7071-7585-4[8] France Culture-Le Monde-ren 2016ko Pétrarque saiakera-saria .
  • Pourquoi se référer au passé? (Claudia Moatti-rekin batera zuzenduta), Éditions de l'Atelier, 2018
  • De la catastrophe. L'Homme à l'œuvre du Déluge à Fukushima (zuz.), Éditions du Détour, 2018[9]
  • Le Réveil de l'utopie, Jean-Louis Laville-rekin batera, Éditions de l'Atelier, février 2020

Elkarrizketa

  • Entretien avec Michèle Riot-Sarcey sur l'histoire des révoltes et des mobilisations populaires, La grande H., 2018ko abenduaren 5a[10]

Sariak

Goraipamena

  • Chevalier de la Légion d'honneur

Saria

  • 2017: Frantziako Ekialde Handiaren Marianne Jacques France saria, obra osoagatik

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsezko wikipediako «Michèle Riot-Sarcey» artikulutik itzulia izan da, 2022-03-21 data duen 192102105 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-03-21 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) Notice de Michèle Riot-Sarcey sur le Système universitaire de documentation. IdRef - Identifiants et Référentiels pour l'enseignement supérieur et la recherche (Noiz kontsultatua: 22-09-27).
  2. (Frantsesez) Riot-Sarcey, Michèle. (1990). Parcours de femmes dans l'apprentissage de la démocratie: Désirée Gay, Jeanne Deroin, Eugénie Niboyet, 1830-1870. Université Paris 1 Panthéon-Sorbonne (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  3. (Frantsesez) «Ils et elles votent Front de gauche» L'Humanité 2011-10-17 (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  4. (Frantsesez) «Décret du 11 juillet 2014 portant promotion et nomination» Journal Officiel de la République Française - www.legifrance.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  5. (Frantsesez) Hainbat sinatzaile. (2015eko azaroaren 30a). «L'appel des 58 : "Nous manifesterons pendant l'état d'urgence"» Le Club de Mediapart (Noiz kontsultatua: 22-09-27)..
  6. (Frantsesez) «État d'urgence : 58 personnalités revendiquent la liberté de manifester» Le Point 2015-11-30 (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  7. (Frantsesez) Löwy, Michael. (2013-05-10). «DENIS BERGER 1932 – 2013» L’Anticapitaliste (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  8. (Frantsesez) «Michèle Riot-Sarcey : « Il faut retrouver le sens premier, émancipateur, du mot liberté »» L'Humanité 2016-01-22 (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  9. (Frantsesez) De la catastrophe | Éditions du Détour. (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  10. Écouter en ligne sur youtube.com.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.