Michèle Alliot-Marie
Michèle Alliot-Marie, sarri MAM akronimoaz ezaguna, (Villeneuve-le-Roi, 1946ko irailaren 10a -) egungo Frantziako Atzerri Arloetako Ministroa da.[1]. Aurretik gazteria eta kiroletako, justiziako, barne arazoetako eta defentsako ministroa ere izan da. Biarriztarra, kargu horiek izateko lehenengo emakumea izateaz gain, Frantziako alderdi politiko nagusienetariko bat zuzentzeko lehendabizikoa ere bazen.
Forbes aldizkariaren arabera, 2006an munduko 57. eta 2007an munduko 11. emakumerik boteretsuena da.
Gaztaroa
Marne Harana departamenduko Villeneuve-le-Roi herrian jaioa, aita Bernard Marie zuen, Biarrizko alkatea izandakoa. Parisko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen, doktoretza lortuz. Gainera, politika zientziak eta etnologia ere ikasi zituen[2].
Karrera
Herriko politikaria
Frantzia mailan politikan sartu baino lehen, Alliot-Marie zinegotzia izan zen Ziburun 1983 eta 1988 artean eta Biarritzen 1989 eta 1992 artean. 1992 eta 2002 artean, Donibane Lohizuneko alkate bilakatu zen[3].
Parlamentaria eta ministroa
1986an Biltzar Nazionalean Pirinio Atlantikoak ordezkatu zuen RPR alderdirako. Hezkuntzako Estatu Idazkaria izan zen Jacques Chiracen bigarren gobernuan 1986 eta 1988 artean eta Kirol eta Gazte Ministroa Édouard Balladuren gobernuan 1993 eta 1995 artean.
1989 eta 1992 artean Europar Legebiltzarkidea ere bazen.
RPRko presidentea
1999an Chiracen aurka aurkeztu zen RPRko presidenterako. Gehienen ustekaberako, irabazi eta Frantziako alderdi nagusienetariko bat zuzentzeko lehendabiziko emakume bilakatu zen[4]. Oraindik presidentea zen 2002 UMPrekin bat egin zuenean, berak kontra egin arren.
Defentsa eta Barne Ministroa
2002an, Defentsa Ministro, berriro Frantzian lehendabiziko emakumea, hautatu zuten[5]. Urte hartako maiatza eta ekainean Beteranoen Gaietarako Ministroa ere izan zen. 2006an, Forbes aldizkariak munduko 57. emakumerik boteretsuena sailkatu zuen.
Nahiz eta publikoki Nicolas Sarkozyren aurka UMPren presidentegaia izateko hausnartu, 2007ko urtarrilean lehiaketatik at geratzea erabaki zuen[6]. Biltzar Nazionalean Sarkozy eta Alliot-Marie artean tirabirak izan dira[1]. Hala ere, François Fillonen gobernuan Barne Ministroa izateko lehendabiziko emakume bilakatu zen[1].
Karrera politikoa
- Gobernuan
- Hezkuntzako Estatu Idazkaria: 1986-1988.
- Kirol eta Gazte Ministroa: 1993-1995.
- Defentsa Ministroa: 2002-2007.
- Barne, Itsas-haraindiko lurraldeak eta kolektibitateen Ministroa: 2007-2009.
- Zigiluen zaindaria, Estatu Ministroa, Justizia eta eskubideen Ministroa : 2009tik aurrera.
- Hauteskundetan
- Frantziako Biltzar Nazionala
- Pirinio Atlantikoetako biltzarkidea: 1986, 1988, 1993, 1995, 1997, 2002 eta 2007.
- Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra
- Presidenteordea: 1994-2001
- Kontseilari Orokorra: 1994-2001
- Frantziako Biltzar Nazionala
- Udala
- Donibane Lohizuneko alkatea: 1995-2002 (utzi).
- Donibane Lohizuneko alkate ohia: 2002tik aurrera.
- Donibane Lohizuneko zinegotzia: 1995etik aurrera
- Biarrizko zinegotzia: 1989-1991.
- Ziburuko zinegotzia: 1983-1988.
- Alderdi politikoa
- Rassemblement pour la Républiqueko presidentea: 1999-2002 (utzi).
- Union pour un Mouvement Populaireko presidenteordea: Since 2009.
Bizitza pertsonala
Frantziako komunikabideek "MAM" ezizena ipini diote.
Bikotea Patrick Ollier du, UMPko biltzarkidea eta 2007an Biltzar Nazionalaren presidentea izandakoa.
Lanak
- "Le salarié actionnaire", zuzenbidearen doktore-tesia, 1973
- "Les Décisions politiques et structures administratives", politika zientzien doktore-tesia, 1982
- "La Décision politique - Attention ! Une République peut en cacher une autre", PUF, 1983 ISBN 2-13-038008-5
- "La Grande Peur des classes moyennes", La table ronde, 1996, ISBN 2-7103-0768-5
- « Les boursiers étrangers en France: errements et potentialités » artikulua, "Rapport parlementaire au nom de la commission des affaires étrangères" liburuan, 1997
- "La République des irresponsables", Odile Jacob, 1999, ISBN 2-7381-0727-3
- "Le Chêne qu'on relève", Odile Jacob, 2005, ISBN 2-7381-1690-6
Erreferentziak
- Excerpts from "Dawn Evening or Night". International Herald-Tribune 2007.
- www.lechene.org - Diplômes et certificats précisés dans la biographie de Michèle Alliot-Marie
- C. Canellas, « Michèle Alliot-Marie tête de liste à St-Jean-de-Luz », Reuters
- www.france-politique.fr - Histoire du RPR
- www.liberation.fr « Alliot-Marie, l'ex-soldat de Chirac enlève l'Intérieur »
- Le Figaro « Michèle Alliot-Marie se retire et soutient Sarkozy »
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michèle Alliot-Marie |
- (Frantsesez) Fitxa Biltzar Nazionalean
- (Frantsesez) Biografia Barne Ministeritzaren webgunean