Miaketa fisiko

Miaketa fisikoa, miaketa klinikoa edo propedeutika klinikoa medikuak pazienteari egindako azterketa da, gorputzaren zeinu patologikoen bila. Batzuetan, gaixoak bere buruari miaketa egitea aholkatzen da eta orduan automiaketa deitzen zaio.

Artikulu hau medikuntzan egiten den gorputzaren esplorazioari buruzkoa da; segurtasun-indarrek egindako miaketa buruzkoa beste hau da: «Gorputz miaketa».

Azterketa fisikoa egiteko, medikuak ikusmena, entzumena eta ukimena erabiltzen ditu pazientearen gorputzean, lau urrats klasikoei jarraituz:

  • Ikuskatzea: Begiek ikusten dutena. Horren bidez, azalaren lesioak, koskorrak, deformazioak eta abar antzeman daitezke.
  • Auskultazioa: Fonendoskopioaren bidez barneko organoak entzutea. Modu horretan, bihotza (taupadak, murmurioak eta abar), birikak (txistu-hotsak, murmurioak) eta hesteak (horiek mugitzean egiten dituzten soinuak) azter daitezke.
  • Perkusioa: Organoen gainean perkutitzea, soinuak bereizten.
  • Haztapena: Eskuez gorputzaren atalak aztertzea. Horrela, gongoilak, koskorrak, organomegaliak eta abar miatu daitezke.

Usaimena ere lagungarria da miaketa fisikoan. Esate baterako, edaten ez duela esaten duen pertsonaren hatsa usaintzeko, edo infekzio batzuek uzten duten usaina hartzeko.

Anamnesiarekin batera, medikuak bere buruarekin eta zentzumenekin egin behar duen lehen urratsa miaketa fisikoa da, diagnostikoa lorzten saiatzeko.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.