Mexikoko Independentzia Gerra
Mexikoko Independentzia Gerra (gaztelaniaz: Guerra de Independencia de México) 1810eko irailaren 16an hasi mexikar herriak eta espainiar aginte kolonialaren arteko gerra izan zen. Gerra bertoko kreole, mestizo eta amerindiarrek bultzatua izan zen, Espainiarekiko bere independentziaren alde borrokatu zutenak. Hasieran kolonial agintearen aurkako nekazarien matxinada idealista baino ez izan arren, mexikar erregezale ohiek gerrillarekin batera egin zutenean mugimendu sendo bilakatu zen[1]. Independentzia lortuta, amerikarrek Mexikoko Lehen Inperioa eratu zuten.
Mexikoko Independentzia Gerra | |||
---|---|---|---|
Monte de las Cruces guduaren oroitarri edo monumentua | |||
Data | 1810eko irailaren 16a – 1821eko irailaren 27a | ||
Lekua | Espainia Berriko erregeordetza | ||
Emaitza | Mexikoko Lehen Inperioaren aldarrikapena. | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Miguel Hidalgo y Costilla apaiz eta militar abertzale mexikarra izan zen. Hidalgok Mexikoko Independentzia Gerraren lehenbiziko saioa gidatu zuen. Bere mezua Mexikon leku batzuetan ezaguna egin zen eta independentziaren aldeko hauspoa bihurtu zen.
Miguel Hidalgoren bandoa
« | Miguel Hidalgo y Costilla jauna, Amerikako jeneral gorena, etab. Amerikako nazio ausartak armak hartu zituen unetik, ia hiru mendez zapalduta eduki zuen uztarritik askatzeko erabakia hartuta, haren xede nagusietakoa izan da hainbeste eta hainbeste zerga deuseztatzea, eragotzi egiten baitzuten aberastasunaren aurrerabidea; baina gaur egungo egoera larrian ez dagoenez horretarako lehentasun egokiak ezartzerik, (...) auzi larrienei erremedioa jarriz ekingo zaio, honako adierazpen hauen bidez.
Lehena: esklaboen jabe guztiek haiei askatasuna ematea, hamar eguneko epean, eta, hala egin ezean, heriotza zigorra jazotzea, artikulu hau urratu izanagatik, Bigarrena: aurrerantzean, bertan behera gelditzea zergen ordainketa, haiek ordaintzen zituzten kastei dagokionez, eta indiarrei eskatzen zitzaizkien ordainarazpenak (...). |
» |
Guadalajarako hirian emana,1810eko abenduaren 6an |
Erreferentziak
- Anna, Timothy E.. (1978). The Fall of Royal Government in Mexico City. Lincoln: University of Nebraska Press ISBN 0-8032-0957-6..
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau Mexikoko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |