Mettok argitaletxea
Meettok 2005. urtean sortu zen argitaletxe independentea da.
Historia
Meettok argitaletxea 2005. urtean sortu zen Donostian; eta, gaur egun ere, bertan dauka egoitza. Ramón Etxebeste Otegi da argitaletxearen arduradun eta sortzailea, edizio lanetan diharduena, baina itzultzaile eta idazle ugariren laguntza jaso izan du.
Argitaletxearen izena editorearen izen-deiturekin sortutako hitz-jolasa da.
Lanak
Lan gehienak narratiba literario garaikidekoak dira, bai euskarakoak eta baita gaztelaniakoak ere. Itzulpenak lantzen dituzte, gehien bat, baina, produkzio propioren bat edo beste ere izan dute.
Ondorengoak dira Meettok-ek argitaratu dituen liburuetako batzuk:
Euskarara itzuliak:
- Groucho eta ni – Groucho Marx (2006)
- Anarkia hutsa – Woody Allen (2007)
- Zorion handiegia – Alice Munro (2012)
- Jesusen Haurtzaroa – J. M. Coetzee (2013)
- Zer da artea – Lev Tolstoi (2013)
- Sumisioa - Michel Houellebecq (2015)
Gaztelerara Itzuliak:
- 100% Basque – Itxaro Borda (2012)
- El corazón de las tinieblas – Joseph Conrad (2013)
- Yevgueni Oneguin – Alexandr Pushkin (2017) *Edizio berritua, ez zentsuratua eta elebiduna (Rus/Esp)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.