Meteotsunami

Meteotsunamia kostaldeko gertakari meteorologiko bat da, presio atmosferikoaren aldaketek eragindako itsasgoraren aldaketa oso handia eragiten duena.

Ciutadellako portua. Rissaga baten ondorioz urarik ez izatetik espaloiak urak hartzera pasa daitekeena.

Fenomenoa

Meteotsunamietan itsas mailaren gorabeherak gertatzen dira portu, kala edo badietan, arrazoi meteorologikoek eraginda, hala nola, troposferako haize gogorrak, aire beroa atmosferaren maila baxuetan eta aire ahula edo moderatua gainazalean, eta erresonantzia-baldintzetan, hau da, itsas mailaren bat-bateko igoeran eta jaitsieran oso denbora gutxian (minutuak edo segundoak). Horiek, oso gogorrak direnean, kalteak eragin ohi dituzte amarratuta dauden itsasontzietan eta uholdeak portu-azpiegituretan.

Izenak

Ciutadellan rissaga (tokiko katalanez biharamunarekin loturiko terminoa)[1] diote. Bertoko azken rissaga handia, 20 urteko garrantzitsuena, 2006ko ekainaren 15ean gertatu zen, 4 metrorainoko gorabeherekin, eta hainbat ontzitan kalteak eragin zituen. 1984ko ekainaren 21ean ere herri honetan bertan gertatu zen bezala, horrelako rissaga bat gertatzeko, beharrezkoa da horiek normalean gertatzen diren baldintzei haize gogorrekin eta presio atmosferikoaren bat-bateko aldaketekin ekaitza gehitzea. Rissagarik ohikoenetan, itsas mailaren gorabeherak 60 eta 120 cm artekoak dira.

2015eko abuztuaren 8an meteotsunami bat gertatu zen Txilen ere, Valparaisoren aurrean.[2] Urtean 50 bat abisu eman ohi dira.

Kanarietan Mareas del Pino (euskaraz: «Pinuaren mareak») izenez ezagutzen dituzte, urtero Pinuko Ama Birjinaren egunean, irailaren 8aren inguruan, gertatzen baitira.

Italian, bereziki Triesteko golkoan, marrobbio edo marrubio izenez ezagutzen dira. Gabesko golkoan gertatzen direnak- milgħuba deituak- Tunisia eta Malta bezalako itsasertzeko herrialdeei eragiten die.

Munduko beste leku askotan, hala nola Japoniako itsasoan eta Ekialdeko Txinakoan, fenomenoa abiki izenaz ezagutzen dute.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Vilibić, Ivica; Monserrat, Sebastià; Rabinovich, Alexander; Mihanović, Hrvoje. (2008ko abendua). «Numerical Modelling of the Destructive Meteotsunami of 15 June, 2006 on the Coast of the Balearic Islands» Pure and Applied Geophysics (SP Birkhäuser Verlag Basel) 165 (11-12): 2169–2195.  doi:10.1007/s00024-008-0426-5. ISSN 1420-9136..
  2. (Ingelesez) Carvalal. (2017). «Meteotsunamis Occurring Along the Southwest Coast of South America During an Intense Storm» Pure and Applied Geophysics 174: 3313–3323.  doi:10.1007/s00024-017-1584-0..

Kanpo estekak

Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.