Metauten

Metauten[3] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 1852an, Allin udalerritik bereizi ziren udalerri hau osatzeko mendebaldeko herri hauek: Arteaga, Gauza, Metauten (herriburua), Ollobarren, Ollogoien eta Zufia. Metautenek 22,4 kilometro koadro dauka; eta 289 biztanle, 2014. urteko erroldaren arabera.

Metauten
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Metautengo Udaletxea

Bandera

Metautengo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Metauten
AlkateaJuan Miguel Zudaire Landa
(Sartzaleta Herri Taldea)
Posta kodea31241
INE kodea31168
Herritarrametautendar
Geografia
Koordenatuak42°40′43″N 2°07′31″W
Azalera22,16 km²
Garaiera522 metro
Demografia
Biztanleria271 (2023:  −13)
alt_left 132 (%48,7)(2019) (%57,6) 156 alt_right
Dentsitatea11,99 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 24,29
Ugalkortasuna[1] 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 85,29 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,43 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 12,70 (2018: %6,43)

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Metauten Lizarrako merindadearen ipar-erdialdean kokatzen da. Herrira heltzeko, NA-132 errepidea hartu behar da Lizarra-Acedoko norabidean eta zazpi kilometrora herri errepidea eskuinera hartu eta lau kilometro egin ondoren Metautenera ailegatzen da.

Herriak Allinekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean, eta Iguzkitzarekin hegoaldean. Metauten Lokiz mendizerraren magalean dago, haran irregular batean.

Klima eta landaredia

Klima aldakorra da udalerriaren kokapenaren arabera, udalerriaren erdialdean eta iparraldean azpimediterraneoa da, hegoaldean, berriz, mediterraneoa. Urteko batez besteko tenperatura 10 gradukoa da iparraldean, eta 12 gradukoa hegoaldean. Prezipitazioak ere aldakorrak dira, hegoaldean 500mm baino ez dira jausten urtebetean, iparraldean, berriz, 1.000mm edo gehiago. Urteroko egun euritsuak 80 eta 120 inguru dira, kokagunearen arabera.

Jatorrizko zuhaitz ugari gordetzen da oraindik ere, XX. mendearen amaieran arteek 273 hektarea hartze zituzten (1906. urtean 336 hektarea zeuden), eta ameztiek eta hariztiek 127 hektarea (XX. mendearen hasierako azaleraren antzekoa).

Historia

Erdi Aroan zehar Allin ibarreko herria izan zen eta XIV. mendean gizartearen konposaketa anitza zen, petxa ordaintzen zuten nekazariak eta nobleak zeuden. Lizarrako San Frantzisko eta San Agustin komentuek hainbat jabetza izan zituzten herrian. Erdi Aroan zehar udalerriaren ipar-ekialden dagoen Argisanon jendea bizi izan zela uste da.

Demografia

Metautengo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hiru etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,07 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

Azken urteetan Metautengo alkatea Sartzaleta Herri Taldea (AISHT) herri ekimeneko Juan Miguel Zudaire Landa da. 2007an Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa; aurrean beste zerrenda bat izan zuen, Agrupación Progresista de Metauten (APM, 3 hautetsi). Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako guztien %2,46) eta boto zuriak hamaika (botoen %5,56). Abstentzioa %21,32koa izan zen.

Metautengo Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Sartzaleta Herri Taldea (SHT)984
Agrupación Progresista de Metauten (APM)893

2011ko udal hauteskundeetan, ordea, Sartzaleta izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; 127 boto eta zazpi zinegotziak lortu zituen.

Udaletxea

  • HELBIDEA: Ganuzako errepidea, z/g

Alkateen zerrenda

2007-2011Juan Miguel Zudaire LandaSartzaleta Herri Taldea
2011-2015Juan Miguel Zudaire LandaSartzaleta Herri Taldea

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
6Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)ArgandoñaAndolluTrokonizIxonaEgiletaAzazetaBirgaragoienBirgarabarrenMaeztuAtauriAntoñanaSantikurutze Kanpezu (gasolindegia)Santikurutze Kanpezu (markesina)ZuñigaAzeduAntzinMendilibarriMurietaZufiaZubielkiLizarra (zezen-plaza)Lizarra
(geltokia)

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Mendigorria eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Museoak

  • Boilurraren Museoa

Ondasun nabarmenak

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Nafarroako udalerrien zerrenda

Bibliografia

  • Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXIII, Iruñea, 1995. ISBN 84-235-1341-6

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.