Metatesi

Hizkuntzalaritzan, metatesia hitz bateko segmentuen lekualdatzea da, bi segmentuen kokapenak trukatuz edo segmentu bakar baten lekualdatzea. Metatesiaen adibide bat osatzen duten iruditu eta iduritu sinonimoek.[1]

Hitzen etimologia ikertzerakoan, askotan metatesia ez ote zen gauzatu ikertu egiten da. Hizkuntzalaritza diakronikoa ikertzen dutenentzat, askotan, ez da erraza antzematea metatesia gertatu denenean, zein ote zen jatorrizko forma eta zein aldaketa gertatu eta gero sortutakoa, (iruditu > iduritu ala iduritu > iruditu ?). Zalantza dagoenean ustez jatorrizko forma eskuinean jartzen da; iduritu < iruditu idatziz gero, ustez, iruditu da jatorrizko forma eta iduritu metatesia gertatu eta gero sortutakoa baina idazteko era honek zalantza dagoela adierazten du.

Bi metatesi prozesu bereizi egin dira[2]: 1.- lehendabizikoa segmentu bakar baten lekualdatzea da, 2.- bigarrenak bi segmenturen kokapenak trukatzen dituen bitartean.

Lehenengoa bereizgarri fonetiko luzeak dituzten ezaugarri fonologikoei dagokie eta bigarrena segmentu bikote mugatuek aurrera eramaten duten transposizio ez-lokala da. Bikote hauek betiere haien ekoizpenean antzekotasunen bat azaltzen dutelarik eta silabaren barnean kokapen berdinean kokatzen direla, i.e. bi bokalak nukleoan edota bi kontsonanteak koda edo ekinean.

Adibideak

Horra dokumentatuta dauden[2] metatesi batzuen adibide batzuk:

Bokala

  • euskara / eskuara.
  • hedoi / hodei.
  • inude / unide.
  • seinale / senaile.
  • zeinbat / zenbait.

Kontsonante

Erreferentziak

  1. Egurtzegi, Ander. Euskal metatesiak: abiaburua haien ikerketarako. .
  2. Egurtzegi, Ander. (2011-06-06). «Euskal metatesiak: abiaburua haien ikerketarako» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 45 (1): 1–79.  doi:10.1387/asju.9725. ISSN 2444-2992. (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).

Kanpo estekak

Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.