Metal natibo
Metal natiboa naturan era metalikoan, garbian, agertzen den metala da. Bi mota daude: elementu natiboak (urrea, kobrea, beruna, aluminioa, merkurioa, zilarra, platinoa, burdina,[oh 1][1] iridioa, osmioa, paladioa, rodioa, rutenioa) eta aleazioak (letoia, brontzea, peltrea).
Historiaurreko gizakiarentzat metalak eskuratzeko bide bakarra izan ziren, uste baita metalak mineraletatik erauzteko prozesua duela 7.500 urte inguru garatu zela.[2] Hala ere, metal natiboak oso kantitate txikitan baino ezin ziren aurkitu; beraz, kobrea eta burdina Kobre Aroa eta Burdin Aroa baino askoz lehenago ezagutzen baziren ere,[3] galdaketa agertu arte ez zuten eragin handirik izan.
Oharrak
- Lurraren azalean burdina natiboa oso urria da. Gehiena meteoritoetan iritsitakoa da, eta nikelarekin nahasturik dago.
Erreferentziak
- Iron-Nickel. galleries.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
- Ancient metal workshop found in Serbia. stonepages.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
- Egiptoarrek meteoritoetako burdina landu zuten. Argia, 2013ko irailak 8, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.