Buru-hausgarri
Buru-hausgarria zati txikiez osatutako taula jokoa da, zati horiek modu egokian elkartuz irudi bat osatzean datzana.[1] Zatiak, atal lauetan edo zati txikietan egon daitezke. Puzzle hitza buruhausgarriaren sinonimotzat hartzen den arren, azken hitz honek, orohar, atal lauei erreferentzia egiten die. 1762an asmatu zuen John Splisbury londrestarrak, baina garestiegia zen hasieran. Mende bat geroago, Milton eta McLaughlin Bradley sailean fabrikatzen hasi ziren.
Bideojokoei dagokienez, buruhausgarri bat, bere ebaztea, trebetasun proba bat ebaztean datzan aurkezten den edozein problema da. Arlo honetan bertan, buruhausgarri bat, aldi berean, joko batean zehar, jarraikako tarteko helburuak lortzea ere bada, beste kategoria ezberdin batetakoa izan daitekeena, abentura, estrategia, akzioa edo rolekoa, adibidez. Ebazteko zaila izan daitekeen igarkizun bat ere izan daiteke, eta denborapasa mota batzuk ere har daitezke buruhausgarritzat.
Buruhausgarri ospetsuak
- Rubiken kuboa
- Sakelako kuboa
- Rubiken mendekua
- Kuboku
- Irakaslearen kuboa
- V-Cube 6 (6x6x6)
- V-Cube 7 (7x7x7)
- Megaminx
- Pyraminx
- Skewb
- Skewb diamantea
- Dogic
- Square One
- Skewb Ultimate
- Soma kuboa
- Pentamino
- Sokoban
- Sudoku
- Tangram
- Hanoiko Dorreak
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Buruhausgarriei buruzko foro bat
- (Gaztelaniaz) Buruhausgarriei buruzko webgune bat
- (Gaztelaniaz) 8 etzana