Mesut Özil
[1]Özilek Turkiako Superligako İstanbul Başakşehir taldean jolasten du eta erdilaria da. Jokalari ezkertia, bizkorra eta azkarra da, teknika handia du eta erdi puntan jolastu dezake edo hegalean ere. Bere debut profesionala 2006 abuztuaren 12an izan zen, [2]F.C Schalke 04 taldean. [3]Özilen ezizena "El mago de Öz" da.
Mesut Özil | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() (2019) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Gelsenkirchen, 1988ko urriaren 15a (35 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Talde etnikoa | Turks in Germany (en) ![]() Turkiarra | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Amine Gülse (2019ko ekainaren 7a - | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | alemana turkiera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilari erasotzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 76 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,80 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Erlijioa | islama | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
mesutoezil.com | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
![](../I/Mesut_%C3%96zil_(2021-22_S%C3%BCper_Lig)_-_Resim1.png.webp)
Biografia
Mesut Özil [4]Alemanian jaio zen, zeatzago izateko, Gelsenkirchen, Alemaniako mendebaldean. Özil turkiar jatorriko alemaniar futbolaria da eta özil jaio zen (1988ko urriaren 15an) [5] Özil turkiar jatorriko alemaniar futbolaria da, baina bere lehenengo hizkuntza Alemaniarra da. Bere erlijioa “Islama” da. [4]Bere altuera 1,80m-koa da eta bere pisua 76kg-koa.
Ibilbidea
F.C Schalke 04
[6]Haurtzaroan Gelsenkircheneko hainbat taldetan jokatu zuen, bere jaioterrian. 2000tik 2005era Rot Weiss Essen-en aritu zen.
2005ean Schalke 04 taldeko beheko mailetan sartu zen. Lehen denboraldian, gazteen taldean, 19 urtez azpiko Bundesliga irabazi zuen, hamar gol sartuz. 2006ko abuztuaren 12an Bundesligako lehen partida jokatu zuen Eintracht Frankfurten aurka. 2008ko urtarrilean, Schalke 04k Özilen kontratua luzatu nahi zuela iragarri zuen, 2009an amaitzen zen.
Werder Bremen
[6]Werder Bremenen 2 denboraldiz egon zen.
2008ko urtarrilaren 31an Werder Bremenek fitxatu zuen, [7]talde berde-zuriak 4,3 milioi euro ordainduta. Apirilaren 26an Karlsruhen aurka bere Bundesliganko lehen gola sartu zuen . 2008/09 denboraldian Alemaniako Kopa irabazi zuen Werder taldearekin. Bayer Leverkusenen aurka finalean bere taldeak lortutako garaipenaren gola sortuz. 2010eko maiatzaren 1ean bere 100. partida jokatu zuen lehen mailan. 2009/10 denboraldian 33 asistentzia eman zituen guztira.[8]
Real Madrid F.C
2010eko abuztuaren 22an debutatu zuen Herculesen aurka Alacant Hiria Trofeoan.[8] Alemaniarra hegoaldean hasi zen, eta gero erdi puntean kokatu zen. Bere kalitateari buruzko xehetasunak utzi zituen. Bere behin betiko dortsala 23 zenbakia izango litzateke.
Ligako bere lehen gola 2010eko urriaren 6an iritsi zen[9] ,Coruñako Deportivoren aurka. “La Championsen”, berriz, golegile bezala estreinatu zen AC Milanen aurka urte bereko urriaren 20an. Espainiako lehen denboraldiaren amaieran, erdilariak 10 gol egin zituen lehiaketa guztietan eta 16 asistentzia Ligan[9]. Bigarren geratu zen atal honetan, Lionel Messiren atzetik (17)[10]. 2011ko abuztuaren 14an sartu zuen Real Madrilekin lehen gol ofiziala denboraldi hartan. Santiago Bernabeu futbol-zelaian jokatu zuen Espainiako Superkopako joaneko partida FC Bartzelonaren aurka. Özilek 1-0 koa sartu zuen Karim Benzemaren laguntzarekin. Partidua 2-2 amaituko zen.
[11]Apirilaren 17an, Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partidan, Bayern Munchen aurka, [12]Özilek 100 partida ofizial bete zituen Madrilekin. Alemaniarrak, gainera, zurien gol bakarra sartu zuen partida hartan, Bavariako garaipenarekin amaitu zen 2-1. Itzulerako partidan Madril penaltien bidez kanporatuko zuten.
2012ko abuztuaren 29an irabazi zuen, Espainian irabazteko geratzen zitzaion garaikur bakarra: Espainiako Superkopa.
Hala ere, Madrilek titulu handirik irabazi ez zuenez irabazi (Liga, Kopa edo Txapeldunen Liga), eta Jose Mourinho entrenatzaile madrildarra kargutik kendu ondoren, talde merengea utziko zuen 3 denboraldiren ostean.
Arsenal F.C.
[13]2013ko abuztuaren 31n Arsenalera joan zen 50 milioi euroren truke. Fitxaketa hau Arsenalen historia guztian fitxaketa garestiena izan zen, momentu horretan.
Özilek debuta egin zuen Arsenalekin Sunderlanden etxean, 2013ko irailaren 14an. Olivier Giroudi goleko sakean lagundu zion, partidako 11. minutuan, 3-1 irabazi baitzuen. Hiru egun geroago debuta egin zuen Txapeldunen Ligan, Olympique Marseillaren aurka.
Özil FIFA Urrezko Baloia sarirako aurrehautatu zuten berriro, Cristiano Ronaldo taldekide ohiarekin. Özil ere "UEFAko Urteko Taldean" aurkeztu zuten.
Turkia
[13]2021eko urtarrilaren 24an iragarri zen ofizialki Fenerbahçe S. K. Klubean sartu zen agente libre gisa, Arsenalekin zuen kontratua sei hilabete lehenago amaitu ondoren. Hiru urte eta erdiko kontratua sinatu zuen Fenerbahçerekin.
Otsailaren 2an debutatu zuen ofizialki 77. minutuan. Özilek Turkiako Superligako zortzi partida galdu zituen martxoaren 4tik apirilaren 29ra, orkatilako lotailuak hautsi eta COVID-19a kutsatu ostean.
[14]2022ko martxoaren 24an taldetik baztertu zuten Ozan Tufan kidearekin Uztailaren 11n jakinarazi zuen klubak bere kontratua eten zuela . Libre geratu eta hiru egunera, Istanbul Başakşehirera joan zen.
Selekzio nazionala
Beheragoko Kategoriak
![](../I/20180602_FIFA_Friendly_Match_Austria_vs._Germany_Mesut_%C3%96zil_850_0704.jpg.webp)
2006ko irailean, Mesut Özil lehen aldiz deitu zuten 19 urtez azpiko Alemaniako selekziorako, Austriaren aurka debutatuz. Erdilariak txapelketako lehen bi partidetan sartu zuen gola, Errusia eta Frantziaren aurka. 18 urte eskasekin, Özil lehen aldiz deitu zuten, 21 urtez azpiko selekzioarekin. 2007ko irailaren 7an, Ipar Irlandaren aurka, golegile gisa ere estreinatu zen. [15]Mesut Özilek 2009ko otsailaren 11n egin zuen debuta Alemaniako selekzio nagusiarekin. Norbegiaren aurkako lagunarteko partida batean, Alemaniarekin jokatzeko hautua egin eta astebetera.
Debutatu ondoren, 21 urtez azpikora itzuli zen Suedian antolatutako 2009ko Eurokopa jokatzeko. Txapelketa horretan, Alemaniak titulua eskuratu zuen. Finalean 4-0 irabazi zioten Ingalaterrako selekzioari. Özilek bi asistentzia eman zituen eta gol bat sartu zuen. Horri esker partidako jokalaririk onena izendatu zuten.
Selekzio absolutua
2009ko otsailaren 11n egin zuen debuta Alemaniako selekzio nagusiarekin, Norbegiaren aurkako lagunarteko partida batean. Urte bereko irailaren 5ean sartu zuen lehen gola. 2010eko ekainaren 1ean, Joachim Löwk baieztatu zuen 2010eko Munduko Futbol Kopa jokatzeko Afrikako kontinentera joango ziren jokalarien behin betiko zerrenda. 2010eko Munduko Kopan eta 2012ko Eurokopan finalerdietara iritsi ondoren, Alemaniak laugarren munduko titulua lortu zuen 2014an, Brasilen egindako txapelketan. Özil funtsezko pieza izan zen Europako taldean, gol bat sartuz eta beste bitan bertaratuz.
Munduko Kopa 2010
Özil titular izango zen Alemaniak jokatu zituen partida guztietan. Gainera, talde alemaniarrean nabarmenetako bat izan zen, eta horrek eragina izan zuen Espainiako Real Madrilek txapelketa amaitu ondoren fitxatu zuenean. Australiaren aurkako debutean Lukas Podolskiren 1-0eko jokaldia hasi zuen eta 4-0ekoan Cacauri lagundu zion. Egun batzuk geroago Ghanaren aurka garaipenaren gola sartu zuen eta FIFAk partidako jokalari aukeratuko zuen. Final-zortzietan, Ingalaterraren aurka, asistentzia bat eman zion Thomas Müllerri (4-1).
Eurokopa 2012
Özilek ez zuen parte-hartze nabarmenik izan lehen fase honetan, baina torneoaren azken txanpan garrantzia hartuko Luke, erasoko lanetan nahiko gogotsu aritu baitzen, funtsezko paseak emanez eta taldeko erasotzaile ezberdinak elikatuz, hala nola Mario Gómez, Miroslav Klose, Lukas Podolski eta Marco Reus.
Alemaniarren asmoak, gorabehera, selekzioa, finalerdietan kanporatua izango zen Italiaren aurka 2-1 amaitu zen partida batean, Mario Balotelliren bikoitzari esker.
Munduko Kopa 2014
[16]Ekainaren 2an Brasilera joan ziren 23 jokalarien artean berretsi zuten. Zazpi partidak Kopako talde txapeldunean jokatu zituen eta Alemaniak final-zortzirenetan Aljeriaren aurka lortutako garaipenaren gola sartu zuen.
Munduko Kopa 2018
2018ko ekainaren 4an, Joachim Löw hautatzaileak, Munduko Txapelketarako 23ko zerrendan sartu zuen. Errusian jokatutako txapelketan, Alemania kanporatuta geratu zen lehen fasean.
Estadistikak
Taldeak
Taldeak | PJ | Tit. | ⚽️ | 🥅 | 🏹 | 🔺 | 🔻 | 🟨 | 🟥 |
22/23 Istanbul | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 0 | 0 | 0 |
21/22 Fenerbahçe | 24 | 16 | 9 | 4 | 2 | 8 | 12 | 0 | 0 |
20/21 Fenerbahçe | 10 | 8 | 0 | 0 | 1 | 2 | 6 | 1 | 0 |
19/20 Arsenal | 23 | 22 | 1 | 0 | 3 | 1 | 14 | 1 | 0 |
18/19 Arsenal | 34 | 28 | 6 | 0 | 3 | 6 | 17 | 3 | 0 |
17/18 Arsenal | 35 | 33 | 5 | 0 | 12 | 2 | 5 | 4 | 0 |
16/17 Arsenal | 44 | 41 | 12 | 0 | 13 | 3 | 11 | 2 | 0 |
15/16 Arsenal | 44 | 44 | 8 | 0 | 20 | 0 | 14 | 7 | 0 |
14/15 Arsenal | 22 | 21 | 4 | 0 | 5 | 1 | 5 | 0 | 0 |
13/14 Arsenal | 26 | 25 | 5 | 0 | 9 | 1 | 11 | 0 | 0 |
13/14 Real Madrid | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 0 | 0 |
12/13 Real Madrid | 32 | 0 | 9 | 0 | 0 | 9 | 13 | 5 | 0 |
11/12 Real Madrid | 35 | 0 | 4 | 0 | 0 | 5 | 21 | 5 | 1 |
10/11 Real Madrid | 36 | 0 | 6 | 0 | 0 | 6 | 22 | 2 | 0 |
09/10 Werder Bremen | 31 | 0 | 9 | 0 | 0 | 2 | 7 | 2 | 0 |
08/09 Werder Bremen | 28 | 0 | 3 | 0 | 0 | 8 | 4 | 1 | 1 |
07/08 Werder Bremen | 12 | 0 | 1 | 0 | 0 | 6 | 2 | 0 | 0 |
07/08 Schalke 04 | 11 | 0 | 0 | 0 | 0 | 5 | 5 | 0 | 0 |
06/07 Schalke 04 | 19 | 0 | 0 | 0 | 0 | 12 | 5 | 1 | 0 |
Totala | 470 | 238 | 82 | 4 | 68 | 79 | 176 | 34 | 2 |
[6]Hau da Özil egoeran dauden talde guztien estatistika guztiak
Selekzioa
Selekzioak | PJ | Tit. | ⚽️ | 🥅 | 🏹 | 🔺 | 🔻 | 🟨 | 🟥 |
18/19 Alemania | 8 | 7 | 1 | 0 | 3 | 1 | 1 | 0 | 0 |
Copa Mundial | 2 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Eliminatorias Mundial Europa | 6 | 5 | 1 | 0 | 3 | 1 | 1 | 0 | 0 |
17/18 Alemania | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Amistosos | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
16/17 Alemania | 7 | 6 | 2 | 0 | 1 | 1 | 0 | 2 | 0 |
Campeonato de Europa | 6 | 6 | 1 | 0 | 1 | 0 | 0 | 2 | 0 |
Amistosos | 1 | 0 | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 |
15/16 Alemania | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Amistosos | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
12/13 Alemania | 5 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 2 | 0 | 0 |
Campeonato de Europa | 5 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 2 | 0 | 0 |
Totala | 24 | 13 | 4 | 0 | 4 | 2 | 3 | 2 | 0 |
[6]Hau da, Özilek bere hautaketarekin parte hartu duen galderen gaineko estatistika guztiak.
Palmaresa
La Liga Santander:
1
Munduko Kopa:
1
Superkopa:
1
Erregeko Kopa:
1
FA Cup:
4
DFP Pokal:
1
Community Shield:
4
Sub-21 Championship:
1
Emirates Cup:
2
International Cup:
1
Premier League Asia Trophy:
1
Bizitza Pribatua
Özilek bere gurasoen erlijioa, musulmana, mantentzen du, eta harreman sentimentala izan zuen Anna-Maria Lagerblomekin, Pekka Lagerblom futbolari finlandiarraren emazte bananduarekin, Ludovic Magnin suitzarraren neska-lagun ohiarekin eta Sarah Connor pop abeslari alemaniarraren arrebarekin. Mesut Özilek Ebru Polat abeslari turkiarrarekin harremana izan zuen 2010eko azaroan Anna-Mariarekin izandako hausturaren ondoren. Gero Mandy Capristo abeslari alemaniarrarekin harremana izan zuen, harremana 2013. urtearen hasieran hasi zen eta 2014. urtearen erdialdean amaitu zen. Mesutek eta Mandyk 2015eko azaroan hasi zuten harremana, Banbi Awardsen galan elkarrekin agertu zirenean. Ondoren, harremana 2017an amaituko zen. Urte horretatik aurrera, Amine Gülşe aktore eta Miss Turkiarekin ezkonduta dago.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Mesut Özil - Perfil del jugador 22/23» www.transfermarkt.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- «Biografía de Mesut Özil - Mesut Ozil (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
- (Gaztelaniaz) «Biografía de Mesut Özil» MESUT ÖZIL 10 2012-09-13 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
- (Gaztelaniaz) «Mesut Özil - Perfil del jugador 22/23» www.transfermarkt.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
- (Gaztelaniaz) Producciones, Arleco. Mesut Özil: El Búho Alemán del Fútbol | Blogistar | Entretenimiento - Música, Cine, Deportes, Arte, y Más. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
- (Gaztelaniaz) «Mesut Özil (İstanbul) - Ficha del jugador 2022/2023 | Fichajes.com» Fichajes.com : Información sobre los fichajes y actualidad del mundo del fútbol (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- (Gaztelaniaz) «BIOGRAFíA DE MESUT OZIL - DATOS, INFANCIA, VIDA FAMILIAR Y LOGROS DEL FUTBOLISTA ALEMáN - DEPORTISTAS» es.celeb-true.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
- (Gaztelaniaz) «Mesut Özil» Futbolpedia (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
- «Biografía de Mesut Özil - Mesut Ozil (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
- «Tops of the LigaBBVA 2010/2011 of football | LigaBBVA.com» web.archive.org 2012-06-21 (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
- (Gaztelaniaz) «Mesut Özil» Futbolpedia (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
- «Real Madrid C.F. - Web Oficial - Özil marcó en Múnich en su partido 100 con el Real Madrid» web.archive.org 2013-01-03 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
- (Gaztelaniaz) «Descubre más sobre Mesut Özil» Famous Birthdays (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
- (Gaztelaniaz) «Özil, apartado por el Fenerbahçe» MARCA 2022-03-24 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
- «SwashVillage | Biografía de Mesut Özil» es.swashvillage.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
- «Mesut Ozil en los Mundiales de Fútbol» www.losmundialesdefutbol.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
Kanpoko estekak
- Mesut Özil Arsenal FC: https://www.arsenal.com/historic/players/mesut-ozil
- Mesut Özil Premier League: https://web.archive.org/web/20160519220451/http://www.premierleague.com/en-gb/players/profile.overview.html/mesut-ozil
- Mesut Özi lDFB: https://www.dfb.de/index.php?id=1001344
- Mesut Özil UEFA: https://www.uefa.com/teamsandplayers/players/player=103697/profile/index
- Mesut Özil FIFA: https://www.fifa.com/es/worldcup/players/player/305036%5B%5D
- Mesut Özil Twitter: https://twitter.com/MesutOzil1088