Merzouga
Merzouga Marokoko hego-ekialdeko herri txiki bat da. Rissanitik 35 kilometrotara eta Erfoudtik 45era dago. Aljeriako muga ere oso gertu dago, 50 kilometrotara. Sahara basamortuan dago.[1]
Merzouga | |
---|---|
giza kokalekua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Maroko |
Eskualdea | Drâa-Tafilalet |
Probintzia | Errachidia Province |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°05′57″N 4°00′42″W |
Demografia |
Ezaugarriak
Erg Chebbiren herri ezagunena da. Saharako erg bat da eta, ondorioz, turismo ibilbide askoren partea da. Inguruan badira beste herri batzuk: Hassilabied, lau kilometrotara, Tanamoust, hiru kilometrotara, Takoujt, 1,5 kilometrotara, Khamlia 7 kilometrotara eta Tisserdmine, 15 kilometrotara.
Biztanleak berbereak dira, neurri handi batean. Ksar Hamlian gnawa bereber populazioa dago, bestetik; ganwak garai bateko esklaboen ondorengoak dira, egun berbereak bezala onartuak. Ganwek musika berezi bat egiten dute, esklabotza garaiaren oroimena: dantzetan askatzeko prozesua adierazten dute eta musika tresna batzuk kateen soinuak simulatzen dituzte.
Merzougan Marokoko ur-naturalaren erreserba handiena dago. Nahiz eta basamortuan egon, euria egiten du eta, batzutan, uholdeak pairatu dituzte. Esaterako, 2006an hiru hildako izan ziren eta ehundaka pertsonek ihes egin behar izan zuten.
Turismoa
Herriaren aktibitate ekonomiko nagusia turismoaren inguruan antolatzen da. Herri honetatik basamortuan zeharreko ibilaldiak antolatzen dira, ezagunenak dromedarioz. Ohikoa da, esaterako, Oasi Handian gaua egitea.
Merzouga Rally Dakar Series barruan sartu ohi da. Turismo garapen hori kritikatua izan da.
4L Trophy ere herri honetara heltzen da.
Iruditegia
- Basamortuko ataria.
- Turismoak garrantzi handia du.
- Gnawak esklabuen ondorengoak dira.
- Nomadak Merzougan.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Wiki Voyagen informazioa.
- (Frantsesez):Turismoaren eraginaren inguruko iritzi kritikoa.
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.