Merobaudes (jenerala)
Flavio Merobaudes (latinez: Flavius Merobaudes; ?- 383 edo 388) jatorri frankoa zuen erromatar jenerala izan zen.
- Artikulu hau jeneralari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Merobaudes».
Merobaudes (jenerala) | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | ? | ||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||
Heriotza | Treveris, 388 (egutegi gregorianoa) ( urte) | ||||
Heriotza modua | suizidioa | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Erromatar armada | ||||
Gradua | Magister militum |
Biografia
Juliano Apostataren garaian (361-363) ofiziala zen. Sasaniarren aurkako kanpainan enperadorea hil zenean, Merobaudesek bere hilotza itzuli zuen.
375. urte inguruan, Valentiniano I.a enperadoreak magister peditum izendatu zuen.[1] Valentinian I.a urte hartan hil zenean, Merobaudesek Valentinianoren semea, Valentiniano II.a, enperadore bilakatzen bazen armada kontrolpean izango zuela esan zuen. Valentiniano II.a Graziano anaiarekin batera enperadore bihurtu zenean, Merobaudesek biak kontrolatu zituen.
Bitan izan zen kontsul: 377an Grazianoarekin eta 383an Saturninorekin. Postua ohore handikoa zen, Konstantino I.a Handiaren agintalditik aurrera familia inperialaren eskuetan bakarrik izan zelako.
378an Merobaudesek Grazianoren aurka egin zuen: ez zituen gudarosteak bidali alamanen aurka borrokatzen ari zen Valente ekialdeko enperadorea laguntzeko eta Valente Hadrianopolisko guduan hil zen.[2]
Zenbait iturrien arabera, 383an Merobaudesek Magnus Maximus usurpatzailea babestu zuen eta enperadoreak jenerala hil zuen. Egungo historialariek, berriz, ez dituzte iturri hauek onartzen eta 383ko bere heriotza ere zalantzan jartzen dute.[3] Zenbait idazkunen arabera, 388an hirugarrenez izan zen kontsul. Litekeena da Treveri inguruan lurperatua izatea.[4]
Erreferentziak
- Jones, Arnold Hugh Martin, John Robert Martindale, & John Morris. (1992). Prosopography of the Later Roman Empire. 1 Cambridge University Press, 598 or. ISBN 0-521-07233-6..
- Pierre Riché; Patrick Périn. ( 1996). Dictionnaire des Francs - Les temps Mérovingiens. Paris: Bartillat, 228 or. ISBN 2-8410-0008-7..
- Reimitz, Helmut. (2001). Merobaudes. in: Reallexikon der germanischen Altertumskunde. 20, 572f or..
- Settipani, Christian. (1996ko urria). «Clovis, un roi sans ancêtre?» Gé-Magazine (153).