Merlí (telesaila)
Merlí 2015 eta 2018 artean Kataluniako TV3 telebista katean emititu zen telesail bat izan zen. Veranda TV ekoiztetxeak ekoitzi zuen eta Eduard Cortesek zuzendu.[1] Lehenengo atala 2015eko irailaren 14an eman zuten prime time-ean eta %17,7ko kuota eta 566.000 ikusle lortu zituen.[2]
Merlí (telesaila) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sortzailea(k) | Héctor Lozano (en) | |||
Izenburua | Merlí | |||
Jatorrizko hizkuntza | katalana | |||
Jatorrizko herrialdea | Katalunia eta Espainia | |||
Sasoi kopurua | 3 | |||
Atalak | 40 | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, LGBTI+ related TV series (en) eta film dramatikoa | |||
Hizkuntza | katalana | |||
Iraupena | 50 minutu | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Eduard Cortés (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Francesc Orella Pere Ponce Pau Durà (en) Mar del Hoyo (en) David Solans Anna Maria Barbany (en) Marta Marco i Vinyes (en) Candela Antón de Vez (en) Patrícia Bargalló i Moreira (en) Albert Baró (en) Elisabet Casanovas Júlia Creus García Carlos Cuevas Adrian Grösser i Randeiro (en) Marcos Franz (en) Josep Jové i Agustinoy (en) Iñaki Mur (en) Oriol Pla Solina (en) Victòria Pagès (en) Pau Poch (en) Anna Ycobalzeta i Grau (en) Pepa López (en) Laia Manzanares (en) Boris Ruiz (en) Carlota Olcina (en) Asunción Balaguer Marta Calvó Jordi Martínez (en) | ||||
Ekoizpena | ||||
Edizioa | Martí Roca (en) | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | TV3 | |||
Hasiera-data | 2015eko irailaren 14a | |||
Amaiera-data | 2018ko urtarrilaren 15a | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Bartzelona | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | National Award for Television (en) | |||
ccma.cat… | ||||
kronologia | ||||
|
Telesailak hiru denboraldi eta 40 atal ditu guztira eta sekulako arrakasta lortu du telebistan zein interneten.[3] 2015eko azaroan Atresmedia etxeak telesailaren eskubideak erosi zituen eta 2016ko apirilaren 13an gaztelaniara itzulita ematen hasi ziren LaSexta katean.[4] Espainia mailan ordea, audentzia datuak ez ziren onak izan eta lehenengo denboraldia bakarrik eman zuten.
Urte horren amaieran, 2016 azaroaren 22an Netflixek telesailaren eskubideak erosi zituela jakitera eman zen eta internazionalki zabalduko zuela Merlí.[5]
Izandako arrakastaren ondoren, Euskal Telebistak ere telesailaren eskubideak erosi eta 2018ko urtarrilaren 14an ematen hasi ziren igande gauetan ETB1en. Aurreneko denboraldiak ez zituen audientzia datu onak eman, baina bukatu eta bererala bigarren denboraldia emititzeari ekin zioten apirilaren 15ean. Irailaren 30ean berriz, 3. denboraldiarekin ekin zioten eta 2019ko urtarrilaren 13an amaitu zen.
2019an Merlí: Sapere Aude jarraipena izan zuen, Movistar+ plataforman estreinatu zena.[6]
Argumentua
Merlí Bergeron filosofia irakaslea da eta bere ikasleen arazoak konpontzeko filosofoen pentsamoldeak erabiltzen ditu. Atal bakoitza filosofo baten ingurukoa da. Merlík ikasle nerabeei XXI. mendeko Aristotelesen jarraitzaile bihurtzeko gonbidapena egiten die. Inguratzen dituen mundua zalantzan jarri, eta hausnarketa sakonak egiteko parada eskainiko die.[7]
Lehenengo denboraldia
Merlí Bergeron (Francesc Orella) filosofiako irakaslea da eta etxegabetu egiten dute. Beraz, Carmina Calduch (Ana María Barbany), bere amaren etxera joaten da bizitzera. Bertan, bere semearekin, Brunorekin (David Solans) elkarbizitzen ikasi beharko du. Izan ere, ordura arte bere bikotekide ohiak eramaten zuen semearen ardura.
Gainera, Àngel Guimerà institutuan, bere semeak ikasten duen tokian kontratatzen dute filosofiako irakasle izateko. Bere metodo berezi, original eta aurreikusi ezin direnekin, Merlík ikasleei lagunduko die beraien arazoak konpontzen. Gainera, gazte hauek iritzia ematera eta hausnartzera lagunduko ditu.
Sócratesen, Schopenhaueren, Humeren edota Nietzscheren ideiak irakatsiko dizkie ikasleei, baina baita bere ikuspegia eta esperientzia ere. Ezohiko ikasbide hauek, bere metodologiaren aldeko eta kontrako iritziak izango dituzte ikasleen, irakasleen eta gurasoen artean.
Era guztietako ikasleak izango ditu: Pol-ekin (Carlos Cuevas) ongi moldatuko da hasieratik; Berta (Candela Antón) berriz, hasieran ez da ongi moldatuko berarekin; Marc (Adrian Grösser) ikasle zintzo eta jatorra da; Ivanek (Pau Poch) agorafobia dauka eta ez da ausartzen etxetik ateratzera; Tania (Elisabet Casanovas) neska alaia eta Brunoren lagunik onena da; Gerardek (Marcos Franz) maitasunaren inguruko aholkuak eskatuko dizkio; Joan (Albert Baró) ikasle fina, baina familia zorrotzekoa da; Oliver (Iñaki Mur) eta Monica (Júlia Creus) ikasle berriak dira; eta Bruno, bere semea, izango duen ikaslerik zailena da.
Bigarren denboraldia
Batxilerreko bigarren kurtsoa hasten da Àngel Guimerà institutuan. Ikasleek sekulako harrera egiten diote Merlíri (Francesc Orella) eta hau gustura itzultzen da ikasturte berrian. Ikasleak pixka bat heldutu dira, baina hala ere aurreko denboraldian bezala segitzen dute: pozik eta segurtasun faltekin. Denboraldi honetan Oksana (Laia Manzanares), ikasle berria iristen da klasera eta ikasleen arteko harreman berriak sortuko ditu.
Irakasleen gelan ordea, ez diote oso harrera ona egingo Merlíri. Eugeni (Pere Ponce) pozik dago Merlí itzuli eta berarekin liskarrezn hasteko, baina sasoi honetan beste irakasle bat izango dute aurka: Coralina (Pepa López). 60 urteko katedratiko hau oso zorrotza da eta irakasle gela hankaz gora jarriko du.
Merlí Coralinari aurre egiteko prest dago, beraz Tonik (Pau Durá) izan beharko du bien artean bakea jarri beharko duena. Coralinaz gain, beste irakasle berri batzuk ere iristen dira institutura: Millán (Ferrán Rañé) gaztelaniakoa eta Elisenda (Sandra Monclús) ingelesekoa. Denboraldi honetan, Merlík aurreko denboraldian baino metodologia arraroagoak erabiliko ditu klaseak emateko. Lehen baino gehiago aterako da klasetik eta edozein tokik, baita supermerkatuak ere balioko dio ikasgaiak emateko. Oraingo honetan beste filosofo batzuen pentsaerak ikasiko dituzte ikasleek, baita emakumezko filosofoen pentsaerak ere. Esaterako Hiparkia.
Irakasleek ere izango dituzte beraien gorabeherak. Batzuek memoria galduko dute, besteak ez dira gustura sentituko institutuan...
Hirugarren denboraldia
Gabonetako oporrak eta gero, ikasleak berriro bueltatuko dira klasera. Batxilergoko bigarren ikasturtea aurrera joango da Merlirentzat eta bere "peripateikoentzat". Kurtsoa amaitzen ari da eta geroz eta gertuago dituzte selektibitatea eta unibertsitatea.
Klasean bigarren denboraldian airean geratu ziren tramek segituko dute. Polek eta Taniak beraien erlazioa definitu beharko dute; Joan eta Gerard oso lagunak egin dira eta ikusleari momentu dibertigarriak pasaraziko dizkiete; Marcek bere aita etxera bueltatu eta familia bizitza berreskuratu nahi duen ala ez erabaki beharko du eta Oksanaren amatasunak ere garrantzia handia izango du denboraldian.
Irakasle gelan ere aldaketak egongo dira. Eugeni izango da institutuko zuzendari berria eta aurpegi berriak iritsiko dira. Gabi (Pau Vinyals) literaturako irakasle gaztea izango da. Hala ere Merlili Silvana (Carlota Olcina) interesatuko zaio gehienbat, historiako irakasle berria. Silvana eta Merli oso ongi moldatuko dira biek klaseak emateko era antzekoa eta originala dutelako. Aurrerago berriz, ikasleak Silvanarekin oso ongi moldatzen direla ikusi eta Merli jeloskor jarriko da.
Merlik filosofiako klaseak ematen jarraituko du denboraldi honetan ere, bere era berezian. Lehenengo egunetik egin zuen bezala, bere ikasleak bereganatzen segituko du. Sasoi honetan pentsalari gehiagoren pentsaerak azaltzen joango da: Hannah Arendt, Søren Kierkegaard, Albert Camus, Karl Marx, Agustin Hiponakoa...
Denboraldiak
Denboraldia | Atalak | Emisio hasiera | Emisio amaiera | Audientzia (bataz bestekoa) | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||||
1 | 13 | 2015eko irailaren 14a 2016ko apirilaren 13a 2018ko urtarrilaren 14a |
2015eko abenduaren 7a 2016ko uztailaren 7a 2018ko apirilaren 8a |
561.000 ikusle 927.000 ikusle 9.400 ikusle |
%18,3 %5,2 %1,1 (%3,0) | |
2 | 13 | 2016ko irailaren 19a 2018ko apirilaren 15a |
2016ko abenduaren 12a 2018ko uztailaren 15a |
513.000 ikusle 5.800 ikusle |
%19,5 %0,8 (%2,1) | |
3 | 14 | 2017ko irailaren 18a 2018ko irailaren 30a |
2018ko urtarrilaren 15a 2019ko urtarrilaren 13a |
517.000 ikusle ----- |
%17,6 %0,8 | |
Guztira | 40 13 40 |
2015eko irailaren 14a 2016ko apirilaren 13a 2018ko urtarrilaren 14a |
2018ko urtarrilaren 15a 2016ko uztailaren 7a 2019ko urtarrilaren 13a |
530.000 ikusle 927.000 ikusle ----- |
%18,5 %5,2 %0,9 |
Atalak eta audientziak
Lehenengo denboraldia
Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
1 | 1 | Els peripatètics Los peripatéticos Peripatetikoak |
2015eko irailaren 14a 2016ko apirilaren 13a 2018ko urtarrilaren 14a |
566.000 ikusle 1.432.000 ikusle 20.000 ikusle |
%17,7 %7,6 %2,3 (%6,6) |
2 | 2 | Plató Platón Platon |
2015eko irailaren 21a 2016ko apirilaren 13a 2018ko urtarrilaren 21a |
544.000 ikusle 1.107.000 ikusle 12.000 ikusle |
%17,2 %7,4 %1,3 (%3,5) |
3 | 3 | Maquiavel Maquiavelo Makiavelo |
2015eko irailaren 28a 2016ko apirilaren 20a 2018ko urtarrilaren 28a |
556.000 ikusle 1.048.000 ikusle 10.000 ikusle |
%16,7 %5,3 %1,1 (%3,0) |
4 | 4 | Aristòtil Aristoteles Aristoteles |
2015eko urriaren 5a 2016ko apirilaren 28a 2018ko otsailaren 4a |
591.000 ikusle 834.000 ikusle 11.000 ikusle |
%19,3 %4,4 %1,2 (%3,9) |
5 | 5 | Sòcrates Sócrates Sokrates |
2015eko urriaren 12a 2016ko maiatzaren 5a 2018ko otsailaren 11 |
559.000 ikusle 807.000 ikusle 12.000 ikusle |
%18,8 %4,3 %1,4 (%3,2) |
6 | 6 | Schopenhauer Schopenhauer Schopenhauer |
2015eko urriaren 19a 2016ko maiatzaren 12a 2018ko otsailaren 18a |
538.000 ikusle 930.000 ikusle 10.000 ikusle |
%17,0 %4,9 %1,2 (%3,0) |
7 | 7 | Foucault Foucault Foucault |
2015eko urriaren 26a 2016ko maiatzaren 19a 2018ko otsailaren 25a |
459.000 ikusle 949.000 ikusle 10.000 ikusle |
%15,2 %5,1 %1,2 (%2,9) |
8 | 8 | Guy Debord Guy Debord Guy debord |
2015eko azaroaren 2a 2016ko maiatzaren 26a 2018ko martxoaren 4a |
555.000 ikusle 928.000 ikusle 2.000 ikusle |
%19,1 %5,2 %0,3 (%0,6) |
9 | 9 | Epicur Epicuro Epikuro |
2015eko azaroaren 9a 2016ko ekainaren 2a 2018ko martxoaren 11a |
559.000 ikusle 946.000 ikusle 3.000 ikusle |
%18,3 %5,2 %0,3 (%0,8) |
10 | 10 | Els escèptics Los escépticos Eszeptikoak |
2015eko azaroaren 16a 2016ko ekainaren 9a 2018ko martxoaren 18a |
577.000 ikusle 869.000 ikusle 6.000 ikusle |
%19,6 %4,9 %0,7 (%1,8) |
11 | 11 | Els sofistes Los sofistas Sofistak |
2015eko azaroaren 23a 2016ko ekainaren 23a 2018ko martxoaren 25a |
610.000 ikusle 682.000 ikusle 11.000 ikusle |
%20,5 %5,0 %1,4 (%3,7) |
12 | 12 | Hume Hume Hume |
2015eko azaroaren 30a 2016ko ekainaren 30a 2018ko apirilaren 1a |
592.000 ikusle 789.000 ikusle 5.000 ikusle |
%19,9 %4,7 %0,9 (%1,5) |
13 | 13 | Nietzsche Nietzsche Nietzche |
2015eko abenduaren 7a 2016ko uztailaren 7a 2018ko apirilaren 8a |
591.000 ikusle 631.000 ikusle 11.000 ikusle |
%19,4 %4,2 %1,5 (%4,0) |
Bigarren denboraldia
Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
14 | 1 | Els presocràtics Presokratikoak |
2016ko irailaren 19a 2018ko apirilaren 15a |
577.000 ikusle 3.000 ikusle |
%22,5 %0,3 (%0,9) |
15 | 2 | Thomas Hobbes Thomas Hobbes |
2016ko irailaren 26a 2018ko apirilaren 22a |
527.000 ikusle 10.000 ikusle |
%22,5 %1,2 (%3,5) |
16 | 3 | Els estoics Estoikoak |
2016ko urriaren 3a 2018ko apirilaren 29a |
559.000 ikusle 11.000 ikusle |
%21,3 %1,5 (%3,8) |
17 | 4 | Kant Kant |
2016ko urriaren 10a 2018ko maiatzaren 6a |
511.000 ikusle 9.000 ikusle |
%19,1 %1,3 (%3,7) |
18 | 5 | Hipàrquia Hiparkia |
2016ko urriaren 17a 2018ko maiatzaren 13a |
524.000 ikusle 4.000 ikusle |
%18,8 %0,5 (%0,7) |
19 | 6 | Montaigne Montaigne |
2016ko urriaren 24a 2018ko maiatzaren 20a |
461.000 ikusle 3.000 ikusle |
%17,8 %0,4 (%1,2) |
20 | 7 | Judith Butler Judith Butler |
2016ko urriaren 31a 2018ko maiatzaren 27a |
308.000 ikusle 9.000 ikusle |
%13,1 %1,2 |
21 | 8 | Freud Freud |
2016ko azaroaren 7a 2018ko ekainaren 3a |
541.000 ikusle 6.000 ikusle |
%19,8 %0,7 (%1,9) |
22 | 9 | Descartes Descartes |
2016ko azaroaren 14a 2018ko ekainaren 17a |
531.000 ikusle 6.000 ikusle |
%19,6 %0,8 (%2,3) |
23 | 10 | Engels Engels |
2016ko azaroaren 21a 2018ko ekainaren 24a |
578.000 ikusle 2.000 ikusle |
%22,3 %0,4 (%1,2) |
24 | 11 | Zizek Zizek |
2016ko azaroaren 28a 2018ko uztailaren 1a |
562.000 ikusle 5.000 ikusle |
%20,2 %0,7 (%2,0) |
25 | 12 | El taoisme Taoismoa |
2016ko abenduaren 5a 2018ko uztailaren 8a |
389.000 ikusle 3.000 ikusle |
%15,2 %0,5 (%0,5) |
26 | 13 | Boeci Boezio |
2016ko abenduaren 12a 2018ko uztailaren 15a |
599.000 ikusle 5.000 ikusle |
%21,1 %0,9 (%2,5) |
Hirugarren denboraldia
Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
27 | 1 | Walter Benjamin Walter Benjamin |
2017ko irailaren 18a 2018ko irailaren 30a |
510.000 ikusle 1.000 ikusle |
%17,4 %0,2 |
28 | 2 | Adam Smith Adam Smith |
2017ko irailaren 25a 2018ko urriaren 7a |
449.000 ikusle 4.000 ikusle |
%18,3 %0,5 |
29 | 3 | Albert Camus Albert Camus |
2017ko urriaren 2a 2018ko urriaren 14a |
528.000 ikusle ----- |
%16,5 %0,9 |
30 | 4 | Karl Marx Karl Marx |
2017ko urriaren 9a 2018ko urriaren 21a |
456.000 ikusle ----- |
%15,4 %1,0 |
31 | 5 | Hannah Arendt Hannah Arendt |
2017ko urriaren 23a 2018ko urriaren 28a |
496.000 ikusle 10.000 ikusle |
%16,4 %1,1 |
32 | 6 | Kierkegaard Kierkegaard |
2017ko urriaren 30a 2018ko azaroaren 4a |
530.000 ikusle 4.000 ikusle |
%18,5 %0,5 |
33 | 7 | Thoreau Thoreau |
2017ko azaroaren 6a 2018ko azaroaren 11a |
507.000 ikusle 7.000 ikusle |
%17,6 %0,9 |
34 | 8 | Plotí Plotino |
2017ko azaroaren 13a 2018ko azaroaren 18a |
530.000 ikusle 15.000 ikusle |
%18,0 %2,0 |
35 | 9 | Zygmunt Bauman Zygmunt Bauman |
2017ko azaroaren 20a 2018ko azaroaren 25a |
491.000 ikusle 2.000 ikusle |
%16,2 %0,3 |
36 | 10 | Heidegger Heidegger |
2017ko azaroaren 27a 2018ko abenduaren 2a |
468.000 ikusle 11.000 ikusle |
%15,8 %1,3 |
37 | 11 | Hegel Hegel |
2017ko abenduaren 4a 2018ko abenduaren 9a |
598.000 ikusle 3.000 ikusle |
%19,5 %0,4 |
38 | 12 | Sant Agustí San Agustin |
2017ko abenduaren 11a ----- |
437.000 ikusle ----- |
%15,4 ----- |
39 | 13 | Els peripatètics del segle XXI XXI. mendeko peripatetikoak |
2018ko urtarrilaren 8a 2019ko urtarrilaren 6a |
542.000 ikusle ----- |
%17,4 %0,3 |
40 | 14 | Merlí Bergeron Merlí Bergeron |
2018ko urtarrilaren 15a 2019ko urtarrilaren 13a |
693.000 ikusle ----- |
%23,6 ----- |
Aktoreak eta pertsonaiak
- = Pertsonaia nagusia (protagonista)
- = Bigarren mailako pertsonaia (denboraldi osoan zehar azaltzen da, baina ez du protagonistak bezain besteko pisua)
- = Pertsonaia errepikaria (denboraldiko zehar, noizean behin agertzen da)
- = Pertsonaia gonbidatua (denboraldiko atal batean edo batzuetan agerpena egiten du)
Protagonistak
Aktorea | Pertsonaia | Denboraldia | ||
---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | ||
Francesc Orella | Merlí Bergeron | Nagusia | ||
Pere Ponce | Eugeni Bosch | Nagusia | ||
Pau Durá | Toni | Nagusia | ||
Carlota Olcina | Silvana | Nagusia | ||
David Solans | Bruno Bergeron | Nagusia | Gonbidatua | |
Carlos Cuevas | Pol Rubio | Bigarren mailakoa | Nagusia | |
Ana María Barbany | Carmina Calduch | Nagusia | Gonbidatua | |
Marta Marco | Gina Castells | Nagusia | ||
Pepa López | Coralina † | Nagusia | ||
Beste pertsonaiak
Aktorea | Pertsonaia | Denboraldia | ||
---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | ||
Pep Jové | Santi † | Bigarren mailakoa | ||
Assun Planas | Glòria | Bigarren mailakoa | ||
Patrícia Bargalló | Mireia | Bigarren mailakoa | ||
Mar del Hoyo | Laia | Bigarren mailakoa | ||
Rubén de Eguía | Albert | Bigarren mailakoa | ||
Ferrán Rañé | Manuel Millán | Errepikaria | ||
Sandra Monclús | Elisenda | Errepikaria | Bigarren mailakoa | |
Pau Vinyals | Gabi | Bigarren mailakoa | ||
Manel Barceló | Quima | Gonbidatua | Errepikaria | |
Candela Antón | Berta Prats | Bigarren mailakoa | ||
Albert Baró | Joan Capdevila | Bigarren mailakoa | ||
Adrián Grösser | Marc Vilaseca | Bigarren mailakoa | ||
Marcos Franz | Gerard Piguillem | Bigarren mailakoa | ||
Pau Poch | Iván Blasco | Bigarren mailakoa | ||
Elisabet Casanovas | Tània Illa | Bigarren mailakoa | ||
Júlia Creus | Mònica de Villamore | Bigarren mailakoa | ||
Iñaki Mur | Oliver Grau | Errepikaria | Bigarren mailakoa | |
Laia Manzanares | Oksana Casanoves | Bigarren mailakoa | ||
Jordi Martínez | Jaume Capdevila † | Errepikaria | ||
Victòria Pagès | Aurèlia Bonet | Errepikaria | ||
Anna Ycobalzeta | Míriam Blasco | Errepikaria | ||
Marta Domingo | Elsa García | Errepikaria | Errepikaria | |
Oriol Pla | Óscar Rubio | Errepikaria | ||
Carlos Vicente | Enric Grau | Errepikaria | ||
Boris Ruiz | Alfonso Rubio | Errepikaria | ||
León Martínez | Pau Vilaseca | Errepikaria | ||
Anna Barrachina | Lìdia | Errepikaria | ||
Cristina Genebat | Anna | Errepikaria | ||
Isaac Alcayde | Ricard Vilaseca | Gonbidatua | Errepikaria | |
Pep Ferrer | Jordi Pujol | Gonbidatua | Errepikaria | |
Elena Vilaplana | Júlia | Errepikaria | ||
Betsy Túrnez | Encarna | Errepikaria | ||
Nao Albet | Efra | Errepikaria | ||
Rick Baster | Extra |
Erreferentziak
- «TV3 gazteak filosofiara gerturatzeko telesaila grabatzen hasiko da» La Vanguardia.
- «2015eko irailaren 14ko audientziak» Focus media.
- «'Merlí' izan da TV3ko denboraldiko arrakastarik handiena» El punt avui.
- «Atresmediak 'Merlì' eta 'Cites' telesailen eskubideak erosi ditu» La Vanguardia.
- «Netflixek 'Merlí' telesailaren eskubideak erosi ditu Hego Amerikan eta Estatu Batuetan emititzeko» La Vanguardi.
- «‘Merlí Sapere Aude’: institututik unibertsitera» La Vanguardi.
- «'Merli' ETB1era iritsiko da bihar» Berria 2018-01-13.
Kanpo estekak
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |