Merkataritza zuzenbide
Zuzenbidean eta merkataritzan, merkataritza zuzenbidea merkatariak eta horiek egiten dituzten merkataritzako egintzak arautzen dituen zuzenbide pribatuaren adarra da. Horren baitan, enpresaburu eta merkataritza sozietateak (kooperatibak, sozietate anonimoak, erantzukizun mugatuko sozietateak, etab.) eta hauen arteko harremana eta jarduera (aseguruak, garraio-kontratuak) arautzen ditu. Historian, zuzenbide zibilaren merkataritzako egintzak erregulatzeko zurruntasunak eragin zuen merkatarientzako zuzenbide bereziaren sorrera. Egun, erabat bereizirik dauden zuzenbide arloak dira eta merkataritza zuzenbidea funtsezkoa da merkatu ekonomian enpresaren jarduera erregulatzeko.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.