Merkataritza elektroniko

Merkataritza elektronikoa, e-commerce edo eCommerce ondasunak eta zerbitzuak sistema telematikoak baliatuz egiten den salerosketan datza.

Merkataritza elektronikoan transakzio komertzialak kontsumitzailea eta saltzailea kontaktu fisikorik gabe gertatzen dira, eskaerak eta ordainketak Internet bitartez eginez. Horrela, trukaketa hauek errazago, azkarrago, eraginkorrago eta merkeago ere izaten dira. Abantaila hauengatik, merkataritza elektronikoak izan duen hedakuntza dela eta, negozio eredu tradizionalak (dendak eta abar) aldaketak jasan ditu.

Abantailak

Enpresentzat

  • Enpresaren jardueren eraginkortasuna.
  • Merkatuan oztopo gutxiago.
  • Merkatu berriak esploratzea.
  • Bitartekari gutxiago, zuzenean kontsumitzaileari saltzeko aukera baitago.

Kontsumitzaileentzat

  • Produktuak eta zerbitzuak eskuratzeko erraztasuna.
  • Beste kontsumitzaileekin informazioa eta iritziak partekatzeko aukera.
  • Produktu bera bilatzen dutenak elkartu ahal izatea.

Desabantailak

  • Kontratuak ez dira paperean jasota geratzen.
  • Jabetza intelektualaren eskubideen babesik ez.
  • Kontsumitzailearen informazioaren babesik ez.
  • Interneten informazioa bilatzeko zailtasuna.

Merkataritza elektronikoaren motak

Saltzailea eta eroslea zein diren kontuan hartuta, merkataritza elektronikoaren mota hauek daude:

  • B2B: Business-to-Business. Enpresen arteko merkataritza elektronikoa.
  • B2C: Business-to-Consumer. Enpresaren eta kontsumitzailearen arteko merkataritza da.
  • C2C: Consumer-to-Consumer. Kontsumitzaileen arteko merkataritza. Adibidez, enkanteak egiteko webguneek egiten dutena.
  • C2B: Consumer-to-Business. Enpresaren batekin negoziatzeko eta indar handiagoa izateko asmoarekin kontsumitzaileak biltzen direnean gertatu ohi da.
  • G2B/C/A: Government-to-Citizen. Administrazio publikoen arteko, administrazio publiko baten eta herritarren arteko edota administrazio publiko baten eta enpresen arteko merkataritza.
  • G2B Government-to-Business. Gobernu erakundeen eta enpresen arteko merkataritza. Administrazio erabakien argitalpena, zergen truke elektronikoa, tasen ordainketa, eta abar.
  • G2G Government-to-Government. Gobernu erakundeen arteko merkataritza.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.