Merkantilismo
Merkantilismoa bereziki XVII. eta XVIII. mendeetan garatu eta aplikaturiko ideia politiko eta ekonomikoen multzoa da. Ideia horien arabera estatu baten aberastasuna daukan urre eta metal aberatsen kopuruarekin dago loturik. Merkantilisten arabera, urrea kopurua (eta, beraz, aberastasuna) handitzeko, beharrezkoa da merkataritza-balantza positiboa modu iraunkorrean izatea, horretarako inportazioak protekzionismoz murriztuz (haiei tasak eta zergak ezarriz) eta esportazioak bultzatuz. XVII. mendean ekonomia bere lege naturalen mende, estatuen parte-hartzerik gabe, utzi behar zela uste zutenek gogor eraso zuten merkantilismoa. Laissez faire liberalaren doktrina izan zen merkantilismoaren amaieraren hasiera.
Herbehereak aintzindariak izan ziren nazioarteko merkataritzan. Ontzi-enpresa eta bankari handiek espezien banaketa kontrolaten zuten, gordailuak onartzen zituzten, kanbio-letrekin negoziatzen zuten, eta Europako monarkek lurraldeak zabaltzeko eta merkataritza kontrolatzeko abian jarri zituzten gerra antzuak finantzatzen zituzten.
Kanpo estekak
- Merkantilismoa, Gizapedian.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |