Meritxelleko Andre Maria
Meritxelleko Andre Maria (katalanez, Mare de Déu de Meritxell, ˈmaɾe ðe ˈðew ðe meɾiˈtʃeʎ ahoskatua) Andorrako Canillo parrokian beneratzen den Andre Mariaren adbokazioa da. Besteak beste Andorrako zaindaria da.
Meritxelleko Andre Maria | |
---|---|
Meritxell Ruta mariana | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Andorrako parrokia | Canillo |
Koordenatuak | 42°33′17″N 1°35′27″E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1976 |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Urgell (en) ![]() |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Ricardo Bofill |
Estiloa | arkitektura modernoa |
Ondarea | |
37 | |
Webgune ofiziala | |
Kondairaren arabera, XII. mendean, neguko egun batez, Canillo herriko biztanleak mezatara zihoazela, arrosa bat ikusi zuten loratzen. Arrosaren denboraldia ez zenez, gerturatu egin ziren eta oinarrian Andre Mariaren eta Jesus haurraren estatua bat aurkitu zuten. Harrituta, estatua hura herriko elizara eraman eta bertan utzi zuten. Baina biharamunean berriz ere estatua arrosaren oinetan aurkitu zuten. Encampeko elizara eraman zuten orduan, baina hurrengo egunean berriz ere lehengo tokian agertu zen. Ondorioz, elurretik salbu zegoen Canilloko gune batean kapera bat eraikitzea erabaki zuten eta estatua bertan jarri zuten.
1972ko irailaren 8an santutegia sute handi batek hartu zuen. Andre Mariaren irudia ere erre egin zen, baina geroago Ricardo Bofill arkitekto katalanak beste santutegi bat eraiki zuen. Santutegi horretan dago Andre Mariaren irudi berria, gaur egun ere beneratzen dena. Bere jaieguna irailaren 8an ospatzen da.